Etiketaren artxiboa: darabilgu

Eskolatik Txorierrira, jarraitu euskaraz!

Urtero 6. maila amaitu eta Larrabetzuko neska mutiko gehienak Txorierriko institutura joaten dira. Eskolan euskaraz bizi dira ikasleak, eta egoera oso ezberdina izaten da Txorierrin.
Hori lantzeko tailerra egin dute eskolan UEMAko teknikariekin.

UEMA.eus albistea: Ikasleentzako tailer berria sortu du UEMAk, kontzientzia hartu eta euskarari eutsi diezaioten

Berbagunea antolatu du Euskaraldiak

Bariku honetan, arrastiko 19:00etan herriko plazan Berbagunea antolatu du Larrabetzuko Euskaraldia batzordeak.
Hamaikakoa, euskaltegietako jendea, herritarrak, euskaldundu gura dutenak… danak gonbidatuta.

Larrabetzuko berbak eta hiztunak ETBko Gure Kasa saioan

Aste honetan Larrabetzuko herritarrak egon dira telebistan berbetan.
Kruz SagarnaKastro” Torrekoa, Angeles Eleizaldekoa eta Andra Mari kalean bizi dan Aintzina -aurrekoak baino gazteagoa-. Gure herriko berbak eta esaerak erakutsi dizkiote Madalen Arzalluz Telebistako esatariari.

Itxaropena, liburuak, hizkuntza eta bizitakoak kontatzen

Zelan esaten da…. larrabetzueraz?

Hiztegi aberatsa daukagu Larrabetzun. Eta aspaldiko berbak, oraindik ere belaunaldiz belaunaldi bizirik daude.
Berbok ikusi edo ikasteko, darabilgu.eus gunean adibideak.

DARABILGU.EUS #LARRABETZU #DARABILGU #EUSKARA

Kaixo.

Larrabetzuko udalaren web gunean ikusita,  WEB GUNE BERRIA BAT AURKITU DOGU:

DARABILGU.EUS

DARABILGGGUU

Zergatik ESEP

Euskara sustatzeko erabilera plana 2015 urtean osatu zen, euskararen erabilera indartu eta areagotzeko asmotan.

Larrabetzu Txorierriko euskararen arnasgunetako bat jotzen dugu, eta izakera honek eskaintzen duen aberastasun linguistikoa mantendu eta erreferentea izaten jarraitu gurean, herriko eskolak, udalak eta beste herri elkarte batzuk euskararen osasunaren diagnosia egitea erabaki genuen, eta, horrekin batera, aurreko urtean egin zen kale erabileraren neurketaren datuak baliatu genituen herriko errealitate linguistikoaz jantzi eta jabetzeko.

Diagnosiak eta erabileraren neurketak erakutsi dute azken urteotan gure hizkuntzaren ezagutza maila jaisten joan dela eta lehen erabat euskaldunak ziren eremuetan gazteleraren presentzia geroz eta handiagoa dela. Honetaz kezkaturik, hizkuntza eskubideak jagon eta bermatzeko plan estrategikoa martxan jartzea adostu genuen, aurten eta hurrengo urte bietan, bultzaka eta bultzaka, euskal komunitatea ilusioz elkartu, elikatu eta sendotzeko helburuaz.

Zeuk ere, larrabetzuar zaren horrek, gurekin bat egin nahi baduzu, jarri harremanetan gure posta elektronikoaren bidez, darabilzuenok darabilgunokin lotzeko!