Etiketaren artxiboa: ehbildu

AURREKONTUAK 2018 #LARRABETZU @EAJ @EHBILDU

Kaixo

LARRABETZUKO EHBILDUren blogan irakurrita.

Atzo egindako abenduko Udal Bilkurak, Larrabetzuko Udalak 2018ko Aurrekontu Orokorra onartu zuen. Ehbilduk alde bozkatu zuen eta EAJ-PNVek kontra:

  • Sarrerak: 2.635.251 €. Jatorria tasen eguneratzean, prezio publikoetan eta Udalkutxatik dagokigun diruan dago.
  • Inbertsioak: 356.000 €.
  • Herriko zerbitzuetan hobekuntzak: gimnasioa, igerilekua, …
  • Instalazio teknikoen hobekuntzak: igerilekua, haurreskola, Elizaldeko txokoa.
  • Herriari hitza ematea: “LARRABETZU 2025” proiektu estrategikoa martxan jartzeko 7.000 €.
  • Diru-laguntza gehiago: herriko talde, elkarte, gazte, aisialdia, herriko komertzioak, …

Lau hilabetean zehar aritu gara lanean. Herritarren, elkarteen eta baita 2017an zehar PNVk egindako aportazioak batzen ditu.

Zorionak Larrabetzu! Herri bizi batek merezi duen anbizio handiko aurrekontu daukagu!

Baina datu negatibo bat egon da prozesu honetan. Berriz ere, PNVk 2018ko aurrekontuari dagokionez, ez du proposamen konkretu bakar bat egin azken 4 hilabeteotan. Bat bera ere ez. Gobernu Taldearekin batzartzeari uko egin dio eta atzoko udal bilkuran deskalifikazioz beteriko eta mitin baterako egokiagoa den 11 orritako dokumentu bat aurkeztu zuen. Gobernu Taldeak aurkeztutako Aurrekontuaren proiektua atzera bota eta ez onartzea eskatu zuten. Horixe, besterik ez!. Proposamen konkretu barik, eztabaidarako epe berri barik. Noiz arte suposatzen da atzeratu behar dugula?… Herrian zabaltzen dituzten aldizkarietan zein atzoko udal bilkuran behin eta berriro esaten dutena proposamen guztiak PNVrenak direla da.

18 hilabete falta dira hurrengo hauteskundeetarako, eta dirudienez, hauxe izango da aurrerantzean ere Larrabetzuko PNVren lan egiteko era.

EHBILDUk herriari hitza ematen jarraituko du. Hauxe da benetan guretzat garrantzia duena.

descarga1APROBADO EL PRESUPUESTO MUNICIPAL DE 2018

En el pleno municipal ordinario de diciembre celebrado ayer, el Ayuntamiento de Larrabetzu aprobó el Presupuesto  Municipal de 2018, con los votos a favor de EHBILDU y los votos en contra de EAJ-PNV:

  • Ingresos: 2.635.251 €, procedentes de la actualización de tasas, precios públicos y la cantidad correspondiente de Udalkutxa.
  • Inversiones por valor de 356.000 €.
  • Mejora de servicios de gimnasio, piscina, …
  • Mejorar las instalaciones públicas: piscinas, haurreskola, Txoko de Elizalde
  • Apuesta por dar la palabra al pueblo: 7.000 € para la puesta en marcha del proyecto estratégico “LARRABETZU 2025”.
  • Más dinero para los grupos, asociaciones locales, jóvenes, ocio y tiempo libre, comercio local…

Lo más importante es que es un presupuesto que se ha trabajado durante 4 meses y se han recogido aportaciones de particulares, asociaciones e incluso se recogen ideas que el PNV había realizado a lo largo del 2017.

¡Zorionak Larrabetzu! Tenemos un presupuesto ambicioso para un pueblo vivo.

Pero ha habido un dato negativo en este proceso. ¡Una vez más, EAJ-PNV de Larrabetzu no ha realizado ninguna propuesta concreta en los últimos 4 meses!. Nada de nada. Ha rechazado reunirse con el Equipo de Gobierno y en el pleno de ayer presentó un documento de 11 páginas, lleno de descalificativos y más propio de un mitin. Lo único que pedía EAJ-PNV era devolver el proyecto de presupuesto y su no aprobación. Solo esto. Ninguna propuesta concreta, nada de nuevos plazos. ¿Hasta cuándo se supone que se debe retrasar su aprobación?… Tanto en sus revistas, como ayer en el pleno, dicen una y otra vez que todas las propuestas son de EAJ-PNV.

Faltan 18 meses para las próximas elecciones y parece ser que en adelante este será el modo de trabajar de la actual dirección de EAJ-PNV de Larrabetzu.

Desde EHBILDU, vamos a seguir dando la voz al pueblo, que es lo verdaderamente importante.

 

2018ko Aurrekontua eta Larrabetzuko EAJ-PNV #larrabetzu

Kaixo.

ehbildularrabetzu.eus-en irakurrita:

Larrabetzuko Udaleko Gobernu Taldea irailean hasi zen Udal barruan arloz-arlokako lanketa eginez, datorren urteko aurrekontua lantzen.

  • BIZI LARRABETZU iraileko aldizkarian 2017ko kontuen eta 2018ko aurrekontuaren lehenengo datuen berri eman zen.
  • Urrian orri informatibo bat banatu zen etxez-etxe. Bertan proposamen konkretuak agertzen ziren, herritarren iritxia jasotzeko asmoz.
  • Udaleko web orriaren eta HIRIX aplikazioaren bidez, prozesu parte-hartzaile bat jarri zen martxan.
  • Azaroaren 16an herritar guztientzako herri batzarra egin zen 2018ko aurrekontuaren zirriborroa azaltzeko.
  • Azaroan zehar Udal Gobernuak norbanakoen aportazioak jaso eta herriko talde batzuekin bilerak egiten ditu.
  • Abenduaren 12an beste Herri Batzar zabal bat egingo da, ordurarte herritarrengandik jasotako aportazioak kontuan hartuz egindako aurrekontua aurkezteko eta egon daitezkeen azken iradokizunak jasotzeko.
  • Abenduaren 27an azken proposamena Udal Bilkuran aurkeztuko da, onartua izan dadin.

Prozesu guzti honetan ez da izan oposizioko alderdiaren aldetik inolako parte-hartzerik. EAJ-PNVk berriro ere erakutsi digu, ez duela inolako interesik aurkeztutako aurrekontu proposamenari bere ekarpen errealak eginez parte hartzeko. Erakusten ari dena da euren ardura guztia, eguneroko lana oztopatzea dela, alde batetik Udal Bilkuretan duten jarrerarekin eta bestetik herrian banatzen dituzten foiletoekin herritarrak desinformatuta, egiak erdizka eta gezurrak zabalduaz.

Ordenantza Fiskalak egitean ere oposizioak jarrera berdina izan zuen. Udal Gobernuak bere proposamena irailaren 20an aurkeztu zion EAJ-PNVri, eta honek Udal Bilkura egunean erantzun zuen, urriaren 25ean. Jarrera honekin ere erakutsi zigun ez zegoela inolako intentziorik akorduetara heltzeko.

2018ko aurrekontuari dagokionez, EHBilduko Udal Gobernuak azaroaren 2an aurkeztu zion proiektua oposizioko bozeramaileari. Azaroaren 30ean bilera bat eskatu zitzaion EAJ-PNVri bere proposamena ezagutu eta adostasunetara heltzeko helburuaz. Oposizioak uko egin dio inolako bilerarik egiteari.

Larrabetzuko EAJ-PNVren jarrera ikusita, bi zalantzak sortzen zaizkigu:

  • EAJ-PNVk ez ditu landu aurrekontuak, eta beraz, ezinezkoa du inolako aportaziorik egitea.
  • EAJ-PNVk azken orduan aurkeztuko ditu bere aportazioak prozesua oztopatu eta horrela adostasunetako heltzea zailduz.

Udalean egunez egun egindako lanak erakusten digu zein den Larrabetzuko EAJ-PNVren benetako aurpegia.

EHBildun argi dugu gurea herria herriarekin egitea dela, eta horretan jarriko dugu indar guztia.

 

 

eman botoa eta #ebatzi #larrabetzu #m19

Kaixo.

LARRABETZUKO EHBILDUREN blogan irakurrita:

Datorren 19an larrabetzuarrok euskal estatu burajabe bateko herritarrak izan gura dugun erabakiko dugu

ebatzi2

Larrabetzuko EBATZIk datorren 19rako hitzordu garrantzitsu bat jarri digu larrabetzuar guztioi. Erabakitze eskubidea praktikan jartzeko aukera izango dugu, eta hauxe da erantzungo dugun galdera:

“Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura duzu?

“¿Quieres ser ciudadana/o de un estado vasco soberano?

ebatzi-eh-bildu

 

EHBILDUREN MOZIOA #LARRABETZU

Kaixo.

LARRABETZUKO EHBILDUren blogan irakurrita:

Segurtasun eredu propio baten alde, Espainiako indar polizialen erretiratzea eskatzeko Mozioa aurkeztu du EHBILDUk, abenduko Udal Bilkuran eztabaidatzeko

guardia-zibilaHauxe da abenduaren 28an egingo den Udal Bilkuran eztabaidatu eta onartzeko aukeztutako MOZIOA:

Euskal Herria, europako polizia eta indar armatu ratiorik altuena duen herria da. Kalkuluen arabera, lurralde osoan 23.000 efektibo daude, 3.000.000 biztanle duen eremu batean. Europako erakundeek aholkatzen duten estatistiken arabera, 6.000 polizi efektibo izan beharko luke. Honek gainera, kostu ekonomiko izugarria du, 1.500 miloi euro ingurukoa urteko, zuzenean edo kupo moduan euskaldunok ordaintzen duguna.

Bertako polizia indarrez gain, Estatuetako indar armatu eta polizialen presentzia izugarria da. Hamarka luzeetan bizi izan dugun gatazka armatuaren baitan, espainiar zein frantziar indar armatuak herri honetan izan duten presentzia biderkatu egin da. Bost urte luze badira, Aieteko Adierazpenaren baitan gatazka armatua herri honetatik desagertu zenetik. Hala ere, espainiar zein frantziar indarren presentziak bere horretan jarraitzen du. Inolako logikarik gabe burutzen dituzten funtzioak bikoizteaz gainera, egunerokoak dira oraindik hiritarren eskubideak justifikaziorik gabe murrizten zaizkien oinarrizko eskubideak, errepideetako kontrolak, identifikazioak, jazarpenak… burutuz. Euskal Herritarron gehiengoak iraganeko orri hori gainditu nahi duen honetan desmilitarizazioaren eremuan urratsak emateko garaia iritzi da. Euskal eragile eta instituzioek bat egin behar dute beren jardun politiko eta instituzionalarekin norabide horretan.

Modu mailakatuan Euskal Herritik Estatuko Segurtasun Indarren erretiratzea beharrezkoa ikusten dugu. Era berean, herritarren babes eta zerbitzu lanak Euskal Poliziek betetzea da eman beharreko urratsaren beste atala.

Atalka egin beharreko bide horretan, Estatuko Segurtasun Indarren kopuru eta funtzioa gaur egun indarrean dagoen legedira egokituko da. Iraganean geratu diren egoerak ezin dira aitzakia izan, gaur egun gure herrian dagoen indar armatuen dentsitatea mantentzeko. Gaur egunean indarrean dagoen legeriaren arabera, eta modu progresiboan Ertzaintzak eta Nafarroako Foruzaingoak beren gain hartuko dituzte herritarren babes eta zerbitzu lanak, dagokien mailan herri bakoitzeko Udaltzainekin batera.

Hau guztia kontutan izanik, Larrabetzuko EH BILDUK, honako ebazpen proposamena aurkezten dio Osoko Udal Batzarrari, bertan eztabaidatua eta onartua izan dadin:

1.- Udal honek, Espainiako Policía Nacional, Guardia Zibil eta Espainiako Armadaren errepliege osoa aldarrikatzen du.

2.- Udal honek, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera eta  Eusko Legebiltzarrak gehiengoz onartutako 111/2013 Legez besteko Proposamenarekin bat eginik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatzen dio EAEko lurraldean egin beharreko errepliege plangintza burutu dezan eta Legebiltzarrean aurkezteko, bertan eztabaidatu eta onartu dadin.

3.- Udal honek, Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioa biltzen dituen Segurtasun Batzordean Legebiltzarrak onartutako plan hori gauzatzearen beharra aldarrikatzen du.

4.- Udal honek, hartutako erabaki honen berri emango die herritarrei,  Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, Espainiako Barne eta Defentsa Ministerioeoi eta Espainiako Gobernuaren Presidenteari.

 

Vehiculos policiales en la sede de Indar Gorri.

Vehiculos policiales en la sede de Indar Gorri.

MOCIÓN presentada por EHBildu para exigir la retirada de las fuerzas policiales españolas, en la vía de la consecución de nuestro propio modelo de seguridad: 

Euskal Herria es el país de Europa con el mayor ratio de fuerzas armadas y policías. Según los cálculos, hay 23.000 efectivos en todo el territorio, en un área que cuenta con 3.000.000 de habitantes. Conforme a las estadísticas recomendadas por las instituciones europeas, debería haber 6.000 efectivos policiales. Esto, además, supone un enorme coste económico, de alrededor de 1.500 millones de euros cada año, que es lo que las vascas y vascos pagamos directamente o mediante el cupo.

Además de las fuerzas policiales locales, la presencia de las fuerzas armadas y policiales de los Estados es tremenda. Dentro del conflicto armado que hemos vivido durante largas décadas, la presencia de fuerzas armadas españolas y francesas en este país se ha multiplicado. Ya han pasado cinco largos años desde que, en el contexto de la Declaración de Aiete, el conflicto armado desapareció de nuestro país. Pese a ello, la presencia de las fuerzas tanto españolas como francesas se ha mantenido. Además de duplicar sin ningún tipo de lógica las funciones que realizan, continúan siendo cotidianas las acciones en las que se cercenan sin justificación alguna los derechos de la ciudadanía, llevando a cabo controles de carretera, identificaciones, acosos, etc. En este tiempo en el que la mayoría de las ciudadanas y ciudadanos de Euskal Herria queremos pasar esa página del pasado, ha llegado la hora de que avancemos en el plano de la desmilitarización. Los agentes y las instituciones vascas deben unirse en esa vía en su actuación política e institucional.

Creemos necesaria la retirada de Euskal Herria de las Fuerzas de Seguridad del Estado de manera escalonada. Asimismo, la otra fase de ese avance consiste en que las tareas de protección y servicio de la ciudadanía sean cumplidas por las Policías Vascas.

En ese proceso que se debe realizar por fases, el número y la función de las Fuerzas de Seguridad del Estado se adaptarán a la legislación actualmente en vigor. Situaciones ocurridas en el pasado no pueden servir de excusa para mantener la densidad de las fuerzas armadas actualmente existentes en nuestro país. Conforme a la legislación actualmente en vigor, y de manera progresiva, la Ertzaintza y la Policía Foral de Nafarroa asumirán todas las tareas de protección y servicio de la ciudadanía, cada una a su nivel, junto con la Policía Municipal de cada localidad.

Teniendo todo ello en cuenta, EH BILDU de Larrabetzu presenta la siguiente propuesta de resolución al Pleno Municipal, a fin de que sea debatida y aprobada:

1.- Este Ayuntamiento reclama el repliegue total de la Policía Nacional española, la Guardia Civil y el Ejército español.

2.- Este Ayuntamiento, conforme a lo establecido en el ordenamiento jurídico en vigor y adhiriéndose a la Proposición No de Ley 111/2013 aprobada por mayoría por el Parlamento Vasco, solicita al Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco que lleve a cabo la planificación del repliegue que se debe realizar en el territorio de la CAE y lo presente en el Parlamento Vasco, a fin de que se debata y apruebe.

3.- Este Ayuntamiento reclama la obligatoria ejecución de ese plan aprobado por el Parlamento Vasco por parte de la Comisión de Seguridad que reúne al Gobierno Vasco y al Ministerio del Interior del Gobierno de España.

4.- Este Ayuntamiento informará de este acuerdo a la ciudadanía, al Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco, a los Ministerios de Interior y Defensa del Gobierno español y al Presidente del Gobierno de España.

 

hauteskundeak 2016 dato batzuk #larrabetzu

Kaixo

hemen beste dato batzuk

ehbildu:  

LARRABETZU

2016-…. 484 BOTO. Abenduagaz konparatuta: -67 boto.   % 87

2015-Abendua…. 551

BIZKAI OSOAN.  Ehbilduk -14.200 boto behera. Abenduagaz konparatuta: % 82

 

PNV:

LARRABETZU

2016-…. 379 BOTO. Abenduagaz konpartuta: -28 boto. %93

2015- Abendua….  407

BIZKAIA OSOAN. PNVek   -7.730 boto behera. Abenduagaz konparatuz: %95,7

 

PODEMOS:

LARRABETZU

2016.. 209 boto. Abenduagaz konparatuz:  +28 boto.  % 115

2015-Abendua….  181  (PODEMOS + IU)

BIZKAIA OSOAN. Podemos: -10. 589 (EB+PODEMOS+EQUO+IRABAZI)

dato batzuk #e26hatuskundeak #larrabetzu

Kaixo.

DATO BATZUK, GAUEKO 10ETAKOAK.

 

                                     2016       –     2015     –       2011: 

LARRABETZU

  • BOTOAK:         1.161   –   1.216    –      1.213

 

  • ehbildu:              484   –    551    –    627

……………………      ( -67 )        (-76)                           

  • PNV                        379  –   407         – 462

……………………….  ( -28 )        (-55)

  • PODEMOS:      209     –   165

hauteskundeak abendua2015 datoak #larrabetzu

Kaixo.

IGAZKO HAUTESKUNDEAK:

 

 

Hemen dato batzuk:

                                 2015       –       2011: 

LARRABETZU

  • BOTOAK:         1.216   –     1.213

 

  • ehbildu:                -76 boza (551 – 627 =  %88).

                              Euskal Herrian:   -116.031    (15/11=  %65 )

  • PNV                        -55  boza ( 407 – 462 =  %88)

                             Euskal Herrian:   -22.732      (15/11 = %93 )

  • PSE   -20
  • PP   -4
  • PODEMOS:  + 165

 

grafikoa

TXORIERRI: 

         AIKOR:

Ahal Dugu, Txorierrin boza gehien jaso duen bigarren alderdia
2015ko Abenduak 21 – aikor
EAJk 4.713 boza jaso zituen atzo Txorierrin, Espainiako Kongresurako hauteskundeen haritik. Lehenengo alderdia izan da gure eskualdean eta zehatz-mehatz 1.051 boza lortu ditu Derion; 407, Larrabetzun; 640, Lezaman; 696, Loiun; 1.156, Sondikan; eta 763, Zamudion.
.
Estatuan eta Euskadin gertatu den bezala, Ahal Dugu alderdiak emaitza arrakastatsua eduki du gurean ere bai, eta boza gehien jaso duen bigarren alderdia izan da: 2.546 boza. Derion, 939 boza lortu dituzte; 165, Larrabetzun; 267, Lezaman; 243, Loiun; 567, Sondikan; eta 365, Zamudion.
.
EH Bilduk 2.085 boza eduki du eta hirugarren alderdia izan da. Derion 399 boza eduki ditu; 551, Larrabetzun; 292, Lezaman; 142, Loiun; 317, Sondikan; eta 384, Zamudion.
.
PSE-EEk 1.079 boza eskuratu ditu: 577, Derion; 19, Larrabetzun; 64, Lezaman; 55, Loiun; 201, Sondikan; eta 163, Zamudion.
Bestalde, PPk 853 boza lortu ditu: 282, Derion; 26, Larrabetzun; 61, Lezaman; 161, Loiun; 227, Sondikan; eta 96, Zamudion. Ciudadanos alderdiak 355 boza eduki ditu: 133, Derion; 15; Larrabetzun; 37, Lezaman; 46, Loiun; 92, Sondikan; eta 32, Zamudion. Azkenik, IU- UPeC koalizioak 213 boza eskuratu ditu: 105, Derion; 16, Larrabetzun; 9, Lezaman; 21, Loiun; 39, Sondikan; eta 23, Zamudion.
Orain dela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, alderdi guztiek galdu dituzte bozak. Esate baterako, EAJk 5. 398 boza eduki zituen Txorierrin 2011. urtean; EH Bilduk, 2.600; PSEk 1.595; eta PPk, 1.306. Estatuan gertatu den bezala, Ahal Dugu eta Ciudadanos alderdiak egoteak eragina eduki du bozen jaitsiera horretan, ziur asko.
Euskadiko emaitzari dagokionez, Ahal Duguk boza gehien lortu duen alderdia izan da, baina eserleku gehien EAJk eskuratu du. Zehatz-mehatz, EAJk sei eserleku lortu ditu; Ahal Duguk bost eserleku; PSEk hiru eserleku; EH Bilduk eserleku bi; eta PPk eserleku bi. Estatu mailan, PPk 123 diputatu eskuratu ditu; PSOEk 90; Podemos alderdiak 69; Ciudadanos alderdiak 40; ERCk 9; DL 8; EAJk 6; IUk 2; EH Bilduk 2; eta CCA-PNCk 1.