Etiketaren artxiboa: ehbildu

Un año despues #larrabetzu

Kaixo.

Ha pasado un año desde que se puso en marcha la nueva corporación municipal.

Aquí podemos leer la valoración que hace EHBILDU de este año. Del PNV no tenemos información.

 

 

Hemen herri batzarrean aurkeztutako balorazioa:

OINARRIA

  • Parte hartzea
  • Gardentasuna
  • Herri programa

 

PARTE HARTZEA.

Herriaren parte hartzea bultzatzen jarraituko dugu.

  • 2016ko ordenantzak egiteko herri batzarra eta aldizkari berezia.
  • 2016ko aurrekontuak: herriko taldeekin 5 batzar eta 3 herri batzar.
  • Termitak: 2 herri batzar eta auzokideekin batzarrak.
  • PERIa: 2 herri batzar eta informazioa etxez etxe alde zaharrean.
  • Bai alkateak eta baita zinegotziek herritarrengandik kalean ekarpenak jasotzen dituzte.

 

GARDENTASUNA

  • Gardentasuna = Informazioa
  • “Bizi Larrabetzu” aldizkaria
  • Aurrekontuak publikoak
  • Informazio ekonomikoa kaleratu

 

HERRI PROGRAMA

Herri programan 50 proposamen agertzen ziran eta horietatik 31 garatuta edo martxan daude:

  • HIRIGINTZA-EKIPAMENDUAK: 7 proposamen. 5 martxan
  • MERKATARITZA: 9 proposamen. 5 martxan
  • INGURUMENA: 7 proposamen. 6 martxan
  • NEKAZARITZA: 3 proposamen. 2 martxan
  • OSASUNA: 4 proposamen. 1 martxan
  • EMAKUMEA: 3 proposamen. 3 martxan
  • GAZTERIA: 4 proposamen. 1 martxan
  • EUSKARA: 4 proposamen. 2 martxan
  • KULTURA: Proposamen orokor bat eta martxan dau
  • HEZKUNTZA: 5 proposamen. 3 martxan
  • KIROLA: 3 proposamen. 2 martxan

 

GURE LANA UDALEAN. ZERTAN ARI GAREN

 

HEZKUNTZA

Eskola

  • Eskola Kontseiluko partaide gara.
  • Guraso Elkartearekin harreman sendoak ditugu.
  • Eskolako Zuzendaritza, Guraso Elkartea eta Udalaren arteko batzarrak egiten dira jarraipen zehatza egiteko.
  • Hezkidetza programaren jarraipena egiten dugu (Eskola, Guraso Elkartea eta Udala).

Haurreskola

  • Haurreskola, gurasoak eta Udalaren arteko koordinazio batzarrak.
  • Barneko funtzionamenduaren jakitun gaude.
  • Hainbat hobekuntza egin dira (konponketak).

Aisigunea (ludoteka)

  • Eraikuntza berria. Aurreko legegintzaldiaren proiektua.
  • Funtzionamendurako proiektu berria, aldatzeko beharra. Urtxintxarekin batera beste proiektu berri bat bultzatu dugu. Galdetegiak guraso eta umeen artean.
  • Inaugurazioaren egunean “Futbolariak eta printzesak” eta merienda guraso elkartearekin batera.

 

GAZTERIA

  • Pendiente dugun gaia.
  • Hori Bai Elkartearekin harreman zuzena.

 

BERDINTASUNA

  • Indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa martxan jarri.
  • Larrabetzuko Emakume Taldearen sorkuntzaren parte aktiboa izan gara.
  • Larrabetzuko emakumeen historia kolektiboari buruzko lana bukatu.
  • Hainbat tailerretan parte hartu dugu: ¨Jaiak berdintasuna integratzen”, “Indarkeria matxistaren inguruko jardunaldiak”…
  • Udalean hartzen diren erabakiak, beti berdintasuna oinarritzat edukitzea ziurtatzen saiatzen gara.

 

OSASUNA

  • Pediatra lortzeko lan egiten ari gara.
  • Lehen sorospenei buruz tailer bat ere antolatu zen eta hamabost pertsona inguruk parte hartuz.

 

HIRIGINTZA-HERRI LANAK

  • Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO). Beharrezko aldaketa teknikoak egin ondoren, testu bateratua onartu da eta behin betiko onarpenaren zain gaude. Seguraski uztailako edo abuztuko osoko bilkuran onartu ahal izango dugu.
  • Larrabetzuko Alde Zaharreko Birgaitze eta Artatze Plan Berezia (PERIa)
    Plan Orokorraren prozedura berdina izango du. Aurrerapenaren aurkezpena otsailean egin zen. Gaur egun behin behineko aurkezpena egiteko gaude.
  • haurtzaindegiaren teilatua: Ur filtrazioak eta hezetasun handia antzeman ziren. Teilatuaren konponketa ezinbestekoa izan da (5.500 €).
  • Bidekurtzetara doan bidea: Elurte eta euriteen ondorioz jasandako kalteak konpondu. Obra amaituta dago (90.000 €). Aldundiaren %90eko diru laguntza izan da.
  • Errekondo kalea: HAPOan onartutako Mugikortasun Planaren lehenengo fasea. Bizkaibus autobusak kale horretatik bideratuko ditugu. Gaur egun Zubibarri inguruan egokitze lanak egiten ari dira. 120.000 €ko proiektua aurreko legegintzalditik dator eta orain Zubibarrirako 48.000 € gehitu ditugu.
  • Termiten erauzketa: Larrabetzun detektatutako termiten izurria erauzteko plana martxan jarri dugu. Kostua 54.000 €. Udalak %40 ordainduko du.
  • Irisgarritasun Plana egingo dugu aurten. %90eko diru laguntzak dauzkagu. 12.000 €ko kostua izango du.
  • Aisigunea amaitu da.
  • Sasiene Industrigunearen errezepzioa egin da. Lizentzi berriak daude martxan.

 

KIROLAK-JAIAK

  • Elkarteekin lan harremana ona.
  • Ekitaldi berriak.

 

OGASUNA-GOBERNAZIOA

  • Aldaketa garrantzitsua Ordenantza Fiskaletan: Industria eta jatetxe handiei igoera garbiketa zerbitzuan. Igoera kiroldegiko tasetan.
  • Lizitazio barriak: Aisigunea: Kostua jaitsi egin da 5.000 € urtean. Zerbitzua handiatu. Kiroldegia: Zerbitzua gehitu (ordu gehiago zabalik) eta garbiketa ordu gehiago.
  • Lan poltsa martxan.
  • Onartutako mozio eta adierazpen instituzionalak: Sare, Aretxabala, Transgenikoak, Goiener, euskera eguna, EATON, AENA, Franking, …
  • Memoria historikoa.

 

EUSKERA

ESEP programa.

  • Eskolarekiko harremana: nagusiak eredu, eta irakurzaletasuna (liburuaren egunaren harira).
  • HORI BAIrekiko harremana: hainbat ekintza adostu ditugu (ikastaroak, hormirudia eta euskara motibazio tailerra).
  • Euskara ikasleekiko harremana: integratu ikasleak euskarazko bizitzan (bertsolariak eta dantzariak euskaltegira, …).
  • Kirola: Koikili eta Mankomunitatearekin adoste bidean, datorren ikasturtean, kadete eta gazte futbolariekin euskara programa txertatzea.
  • Merkataritza: euskara hutsezko produktu-kartelak dendetan. Elebidun gura duenik egonez gero, Mankomunitatea arduratuko da.
  • Laster sentsibilizazio kanpaina.
  • “Darabilgu.eus”en dinamika

 

KULTURA

  • Agenda berritzea.
  • Kulturbilgunerako partida, ekintzak antolatzeko: aurten, bertsolariak Bersoan ekainaren 30ean.
  • Margogintza proiektuak: Gokikoeleizaldeko hormirudia eta Ludotekarako buztin-kollagea.
  • Ikastaroak: margogintza eta pacthwork.
  • Gabonetako eta Aste Santuko aisialdi programak, Inauteriak eta ospakizunak.
  • Irakurketa sustatzea umeengan: azalerako ipuinak eta irakurketa kluba.
  • Irakurketa sustatzea helduengan: literaturaz berbetan.
  • Gazteentzako txokoa liburutegian.

 

BESTE BATZUK

  • Komunikazioa: Aldizkaria, Facebook, twiter, Instagram,..
  • Done Jakue biderako aterpea.
  • Udaleko barne antolamendua. Ordutegia.

 

UDAL DIRU LAGUNTZAK #LARRABETZU

Egunon.

Apirilaren 27an plenoa egongo da eta bertan beste puntu batzuen artean 2016. urteko udal diru laguntzak banatuko dira.

Hemen irakurri ahal dogu LARRABETZUKO EHBILDUren proposamenak:

 

Apirilean egingo den udal bilkuran onartuko dira herriko kultur zein kirol taldeei eta gainontzeko erakundeei emango zaizkien diru-laguntzak.

Joan den eguaztenean, 20an, egindako Ogasun Batzordean mahai gaineratu ziren zeuden proposamen eta eskariak.

Alde batetik eta iazko moduan, 25.000 € daude herriko kultur elkarteentzat, 24.000 € kirolekoentzat eta 2.000 € diru arazoak dituzten familientzat. Beste 15.000 € (aurrekontuaren %0,7a) nazioarteko garapen proiektuetara bideratuko dira Euskal Fondoren bidez.

Iaz, EHBILDUk proposatuta, diru-laguntza berriak jarri ziran martxan:

  1. Putzu septikoak garbitzeko laguntza. Kostuaren %50eko laguntza izango dute eta aurreikusitako kopurua 2.000 € da.
  2. Euskara ikasteagatik emandako laguntza osagarria. Euskara ikasten ari direnen ikastaroak diruz lagunduko dira. EAJ-PNVk laguntza honen kontrako botoa eman zuen. 2.000 € daude aurreikusita.

Udal bilkura honetan, laguntza berriak ere proposatuko ditugu:

  1. Diru asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak: 1.000 €ko aurreikuspena. HARRERAelkarteak (preso eta errefuxiatu ohiei laguntza emateko elkartea) 500 €ko laguntza eskatu du, eta EHBILDU ematearen alde dago. Beste alde batetik, Euskal Herriko Down Sindromearen eta bestelako Adimen Urritasunen Fundazioa rentzat 500 euroko dirulaguntza ematea proposatzen dogu. Fundazio honek herrian lan egiten dau.
  2. EHBILDUk  4.000 €ko diru-laguntza errefuxiatuen alde lan egiten duen REFUGEE CARE  erakundeari ematea proposatuko du. Jarrera honekin geure laguntza txikia eman nahi diogu hain egoera larria bizitzen ari den jende multzo handi horri, eta aldi berean gaitzetsi Europako Estatuen jarrera lotsagarria. Laguntza hau ez da aurreikusita egon, baina diru-laguntzen partidan geratzen den soberakinetik ateratzea proposatzen da.

 

En el pleno de abril se aprobarán las subvenciones que se conceden a los diferentes grupos culturales y deportivos del pueblo y las dedicadas a otros organismos o actuaciones.

El pasado miércoles 20, en la Comisión de Hacienda se informó sobre las propuestas y solicitudes.

Por un lado disponemos, como el año pasado, de 25.000 € para organismos culturales locales, 24.000 € para las entidades deportivas y 2.000 € para familias con problemas económicos. También se dispone de 15.000 € (el 0,7% del presupuesto) para proyectos internacionales para el desarrollo en colaboración con Euskal Fondoa.

El pasado año, a propuesta de EHBILDU, se pusieron en marcha nuevas subvenciones.

  1. Ayudas a la limpieza de los pozos sépticos. Se subvenciona el  50% del coste de la limpieza. Cantidad presupuestada: 2.000 €.
  2. Ayudas complementarias para el estudio del euskera. Se subvencionan los cursos para el aprendizaje del euskara. EAJ-PNV votó en contra de esta ayuda. Cantidad presupuestada: 2.000 €.

 

En este pleno también propondremos  nuevas ayudas:

 

  1. Ayudas a organizaciones sin ánimo de lucro: 1.000 € de presupuesto. La Asociación HARRERA(asociación de asistencia a ex-pres@s y ex-refugiad@s políticos) ha solicitado una ayuda de 500 € y EHBILDU de Larrabetzu apoya la concesión de esta solicitud. TAMBIÉN DESDE EHBILDU DE LARRABETZU HEMOS PROPUESTO DAR OTRA AYUDA DE 500 EUROS A LA FUNDACIÓN SINDROME DE DOWN. Fundación que trabaja con vecinos del pueblo y han solicitado una ayuda económica.
  2. EHBILDU ha propuesto en la comisión para aprobarlo en el pleno,  la concesión de 4.000 € de ayuda a REFUGEE CARE, organismo que trabaja en la ayuda a los refugiados; Pretendemos con ello aportar nuestro pequeño grano de arena a la grave situación que padecen, y a la vez denunciar la vergonzosa actitud de los Estados Europeos. La dotación económica se adjudicaría del remanente que quede de la partida de subvenciones.

Información del último pleno #larrabetzu

Kaixo.

Seguimos sin tener noticias del PNV sobre lo que pasa en el ayuntamiento. Suponemos que para las elecciones activarán la maquinaria propagandística…

En el blog de EHBILDU podemos leer un resumen de lo que ha pasado en el último pleno …

MARTXOAREN 23KO OHIKO UDAL-BILKURAN ONARTUTAKO PUNTU GARRANTZITSUENAK:

  1. 2015ean onartutako diru-laguntzen zuritzeak onartu dira, geratzen den %30a ordaintzeko dagokien elkarteei.
  2. Urian termitak desagertu daitezen egin beharreko tratamendua egingo duen enpresa aukeratu da. Aldi berean, berretsi egin da, diru laguntzak izango direla Uriko, zein tratamendua egiteko beharra duten herriko gainontzeko herritarrentzat. Honi buruz EAJ-PNVk bere azken panfletoan esandako gezur eta manipulazioa denuntziatu behar dugu. Berriz ere, errealitateak bere lekuan jarri du oposizioko alderdia.

Lan-poltsa bat egiteko beharraren inguruan eztabaidatu zen. Beste hainbatetan gertatu bezala, EHBILDUk onartu egin zuen erabakia egun batzuk atzeratzea, adostasun bidez erabaki ahal izateko. Udalean EAJ-PNVk gehiengoa zuen garaian holakorik gertatzea ezinezko zen. Apirilean behin betiko onarpena emango zaio.

Azkenik, eguneko gai zerrendako azken puntuan, EAJ-PNVk berriz ere mahai gaineratu zituen bere konplexu eta obsesioak. Josemi preso ohi larrabetzuarrari “ongi etorria” eman zioten eta Udalaren konpetentzia ez den tokietan dauden pintadak kentzeko eskatu zuten.

Bestalde, berriz ere Euskara Batzordearen kontra oldartu ziren, beraien esanetan, Mankomunitateko Euskaltegia baztertzen duelako. Gezurra izanda ere, oposizioko bozeramailea horretan tematu zen. Mankomunitatetik kobratzen duen soldatatzarragatik izango da, agian (Udalen Mankomunitatetik)… Ikuskizun patetikoa PNVrena.

PRINCIPALES PUNTOS APROBADOS EN EL PLENO DEL 23 DE MARZO:

  1. Aprobación de las justificaciones de las subvenciones otorgadas en el año 2015, para proceder al pago del 30% restante a las asociaciones correspondientes.
  2. Elección de la empresa que realizará la labor de eliminación de las termitas en el centro de la villa. También se ha ratificado que se subvencionará de igual manera a las viviendas del centro de la villa como a aquellas que no están integradas en esta operación y tengan necesidad de tratamiento. Al respecto, hemos de denunciar la manipulación intencionada de EAJ-PNV de su último panfleto. Una vez más la realidad lo pone en su sitio.

Se debatió la puesta en marcha de una bolsa de trabajo. Como otras veces, EHBILDU ha aceptado retrasar unos días la aprobación para poder llegar a acuerdos. Con EAJ-PNV en la mayoría absoluta en el Ayuntamiento esto era impensable. En abril se aprobará definitivamente la oferta.

Por último tenemos que destacar que en el último punto del orden del día, EAJ-PNV volvió a sacar a la luz sus complejos y sus neuras. Pidieron que se borraran pintadas que daban el “ongi  etorri” al expreso y vecino de Larrabetzu Josemi y que están fuera de los lugares y competencias del Ayuntamiento.

A continuación, volvieron a atacar a la Comisión de Euskera porque según ellos margina al Euskaltegi de la Mancomunidad, aún siendo mentira, pero en lo que vuelve a insistir el portavoz de la oposición. Tal vez sea por el sueldazo que cobra de la Mancomunidad (de los Ayuntamientos de la Mancomunidad)… Un espectáculo patético el del PNV.

 

Azken Plenoaren balorazioa #larrabetzu

kaixo.

Azken plenoko balorazioak;

PNVren blogan irakurrita

…………….

 

EHBILDUren blogan  irakurrita:

Joan den 24an, otsaileko ohiko udal bilkura egin zen. Bertan tratatutako hiru gai garrantzitsuenak aipatuko ditugu:

  • Lezamako herritar baten aurka bertako idazkari judizialen jarrera matxista gaitzesteko EHBILDUk aurkeztutako mozioak ahobatezko onarpena izan zuen. Larrabetzuko Udalean ere pertsona berdinak dira zerbitzu hori ematen dutenak.
  • Alde Zaharreko Birgaitze eta Artatze Plan Berezia, PERIa, jendaurrean azaltzea Larrabetzuarrek ezagutu eta ekarpenak egiteko aukera izan dezaten, parte hartzearen bitartez. PERIaren aurrerapen dokumentua jendaurrean jartzeko derrigortasunik izan ez arren, EHBILDUk bere eskuan dagoen guztia egiten jarraituko du, erabakiak herritar guztion esku jartzeko.
  • HAPO: Onartu egin da Aldundian aurkeztuko den Herri Antolaketarako Plan Orokorraren testu bategina, alde batetik instituzio desberdinek eskatutako aldaketak gauzatu ondorengoa eta bestetik, azken hilabeteotan tekniko eta herritar desberdinekin egindako hamarnaka bileretan jasotako testuekin. EAJ-PNVk kontrako botoa eman zuen.

Udal gaien inguruko informazioa, azalpenak eta eztabaidak ematen diren batzordeetan, EAJ-PNVk ez du ia ezer egiten, eta gero, udal bilkuretarako “mitina” prestatzen du, aktan ager dadin. Ohituak gaude jada jarrera honetara…

EAJ-PNVk ezker abertzalea erruduntzat jotzen du, orain onartutako HAPOa egiten hasi zenetik horrenbeste denbora pasatu delako. EAJ-PNVk onartua zeukan aurreko plana zakarrontzira botatzeaz (aipatu egin behar dugu 9 zinegotziak EAJ-PNVren esku izanda, legegintzaldiaren azken udal bilkuran onartu zutela, alderdien ilegalizazioa aprobetxatuz) eta zentzu gabeko beste hainbat gauzaz. EHBILDUtik, alderdien ilegalizazioaz aprobetxatuta ia herritarren parte hartze gabeko plana onartu zutela esan zitzaienean, oposizioko bozeramaileak “zeozer egingo zuela ezker abertzaleak ilegalizatuak izateko eta eurek ez zeukatela horrekin zerikusirik” esan zuen.EAJ-PNVk, kontrako botoa eman zion planari, noski!.

Gezurretan ari dira beraien komunikatuetan, lan gutxi egiten dute Udalean, ez dira herriko egunerokoetan ikusten, … Zaila da honelako baieztapenak entzunda, beraiekin lan egitea.

Halere, gu, Larrabetzuko EHBILDU, berriz ere, berrestu egiten gara herriaren aldeko lanean. Gure proiektua herriaren alde lan egitea eta gardentasuna eta herritarren parte hartzea bultzatzea da, nahiz eta holako egoerak jasan EAJ-PNVrekin plenoetan.

Plaza

 

 

El pasado 24 se celebró el pleno ordinario de febrero. A destacar tres puntos en el orden del día:

  • Aprobación por unanimidad  de la moción presentada por EHBILDU, para rechazar la actitud machista mostrada por los secretarios judiciales en el ayuntamiento de Lezama contra una vecina del pueblo. Los mismos funcionarios prestan sus servicios en el ayuntamiento de Larrabetzu.
  • Exposición pública del PERI, Plan Especial de Rehabilitación y Conservación del Casco Histórico, para que todo el vecindario de Larrabetzu pueda conocerlo y realizar aportaciones mediante la participación popular. Aunque por ley no es obligatoria la exposición pública del documento del Avance del PERI, EHBILDU se reafirma en poner todos los medios posibles para hacer protagonista de las decisiones a todos las vecinas y vecinos.
  • PGOU. Se ha aprobado el texto refundido que se presentará en la Diputación, texto que recoge las modificaciones que se han tenido que realizar por petición de diferentes instituciones, y mejoras que se han realizado durante estos meses después de decenas de reuniones con diferentes técnicos y vecinos. EAJ-PNV votó en contra del texto.

En las comisiones donde se informa, exponen y debaten los temas municipales, EAJ-PNV trabaja y aporta poco, acudiendo posteriormente al pleno a dar el mitin, para que conste en acta. Nos tiene ya acostumbrados a ello.

EAJ-PNV acusa a la izquierda abertzale del largo tiempo transcurrido desde el comienzo de la elaboración del nuevo PGOU, de haber echado a la basura el elaborado por EAJ-PNV (aprobado en el último pleno de la legislatura en la que EAJ-PNV tenía 9 concejales gracias a la ilegalización de partidos). Cuando desde EHBILDU se les recordó que se aprovecharon de la ley de partidos y de la ilegalización de la izquierda abertzale para hacer un plan sin apenas participación popular, su portavoz dijo que “algo habría hecho la izquierda abertzale para que se le ilegalizara y que ellos no tenían nada que ver en eso”.

Es difícil  trabajar con gente que hace estas afirmaciones y además mienten en sus comunicados, trabajan poco en el Ayuntamiento, no tienen presencia en la vida diaria del pueblo,…

Pero, desde EHBILDU de Larrabetzu, una vez más nos reafirmamos en nuestro proyecto de trabajar para el pueblo, potenciar la participación popular y la transparencia y esperamos que a pesar de la actitud de EAJ-PNV en los plenos, podamos seguir consensuando acciones y propuestas que sean buenas para Larrabetzu.

 

Hauteskundeak 2015 #larrabetzu

Kaixo.

Hemen dato batzuk:

                                 2015       –       2011: 

LARRABETZU

  • BOTOAK:      1.216   –     1.213

 

  • ehbildu  -76 boza (551 – 627 =  %88).

                              Euskal Herrian:   -116.031    (15/11=  %65 )

  • PNV    -55  boza ( 407 – 462 =  %88)

                             Euskal Herrian:   -22.732      (15/11 = %93 )

  • PSE   -20
  • PP   -4
  • PODEMOS:  + 165

 

grafikoa

TXORIERRI: 

         AIKOR:

Ahal Dugu, Txorierrin boza gehien jaso duen bigarren alderdia
2015ko Abenduak 21 – aikor
EAJk 4.713 boza jaso zituen atzo Txorierrin, Espainiako Kongresurako hauteskundeen haritik. Lehenengo alderdia izan da gure eskualdean eta zehatz-mehatz 1.051 boza lortu ditu Derion; 407, Larrabetzun; 640, Lezaman; 696, Loiun; 1.156, Sondikan; eta 763, Zamudion.
.
Estatuan eta Euskadin gertatu den bezala, Ahal Dugu alderdiak emaitza arrakastatsua eduki du gurean ere bai, eta boza gehien jaso duen bigarren alderdia izan da: 2.546 boza. Derion, 939 boza lortu dituzte; 165, Larrabetzun; 267, Lezaman; 243, Loiun; 567, Sondikan; eta 365, Zamudion.
.
EH Bilduk 2.085 boza eduki du eta hirugarren alderdia izan da. Derion 399 boza eduki ditu; 551, Larrabetzun; 292, Lezaman; 142, Loiun; 317, Sondikan; eta 384, Zamudion.
.
PSE-EEk 1.079 boza eskuratu ditu: 577, Derion; 19, Larrabetzun; 64, Lezaman; 55, Loiun; 201, Sondikan; eta 163, Zamudion.
Bestalde, PPk 853 boza lortu ditu: 282, Derion; 26, Larrabetzun; 61, Lezaman; 161, Loiun; 227, Sondikan; eta 96, Zamudion. Ciudadanos alderdiak 355 boza eduki ditu: 133, Derion; 15; Larrabetzun; 37, Lezaman; 46, Loiun; 92, Sondikan; eta 32, Zamudion. Azkenik, IU- UPeC koalizioak 213 boza eskuratu ditu: 105, Derion; 16, Larrabetzun; 9, Lezaman; 21, Loiun; 39, Sondikan; eta 23, Zamudion.
Orain dela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, alderdi guztiek galdu dituzte bozak. Esate baterako, EAJk 5. 398 boza eduki zituen Txorierrin 2011. urtean; EH Bilduk, 2.600; PSEk 1.595; eta PPk, 1.306. Estatuan gertatu den bezala, Ahal Dugu eta Ciudadanos alderdiak egoteak eragina eduki du bozen jaitsiera horretan, ziur asko.
Euskadiko emaitzari dagokionez, Ahal Duguk boza gehien lortu duen alderdia izan da, baina eserleku gehien EAJk eskuratu du. Zehatz-mehatz, EAJk sei eserleku lortu ditu; Ahal Duguk bost eserleku; PSEk hiru eserleku; EH Bilduk eserleku bi; eta PPk eserleku bi. Estatu mailan, PPk 123 diputatu eskuratu ditu; PSOEk 90; Podemos alderdiak 69; Ciudadanos alderdiak 40; ERCk 9; DL 8; EAJk 6; IUk 2; EH Bilduk 2; eta CCA-PNCk 1.

 

Hauteskundeak #A20 #20D #larrabetzu emaitzak #A20HAUTESKUNDEAK

Kaixo.

.2011. Urteko emaitzak

 

tmp_396-resultados1856556692

NAIZ.EUS

larrabetzu

 

 

Hemen 2015 emaitzak
Kongresorako

 

ZENSOA  ……………….1.580

EHBILDU………… 552… %45,4

PNV………………. 407 .. %33,4

PODEMOS………. 165 .. %13,5

CIUDADANOS…  15 %1,2

PP………………….. 26 .. %2,1

PSE………………..  9..  %0,7


Bozkak……        1.217

 

ABSTENTZIOA..      ….  %22

 

 

 

 

 

Campaña electoral 2015 #larrabetzu #hauteskundeak

kaixo.

La verdad es que la campaña electoral esta pasando sin pena ni gloria por nuestro pueblo…

Hemos visto en TWITER que EHBILDU colocó carteles en el incio de la campaña

ehbilduu

.. y hemos visto unos pocos carteles de EHBILDU y el PNV en los paneles.

Por la web sabemos algo de EHBILDU, pero  en los últimos  meses, el PNV no da señales de vida.

Podemos comprobar que el PNV de Larrabetzu sigue con la misma dinámica de los últimos años…. SIN DAR SEÑALES DE VIDA EN LA CALLE!,, entendemos que tener a un liberado en la mancomunidad,  no cuenta …

Parece que tendrá que pasar otra generación para que sea posible  el cambio en el PNV de Larrabetzu.

 

Sin título

… En la web de EHBILDU DE LARRABETZU podemos leer el llamamiento para  una convocatoria para  en Derio.

 

Pleno municipal de Noviembre #larrabetzu

kaixo.

Podemos leer en el blog de ehbildu la crónica del último pleno municipal:

Azaroaren 25eko plenoari buruz:

  • POZA: Hiru mozio eta bi aitorpen instituzional onartu genuen bi alderdi politikoek aho batez. Hau da, 11 zinegotzik baiezko botoa eman genien aldez aurretik adostuta eraman genituen testuoi. Sukalde lan handia egon zen eta zinegotzi guztien lana eskertu behar da. EHBILDUk hainbat konturi egin zion uko eta Miguel Angelek ere malgutasunez jokatu zuenez, akordioetara heltzea posible izan zen. EGUN HISTORIKOA : 5 testu politiko edota sozialak, aho batez onartuak. ZORIONAK, BENETAN USTE DUGU HAU DELA BIDEA.

 

  • SORPRESAK: EHBILDUk Udala GOIENER kooperatibaren kide bihurtzeko gure proposamena aurkeztu zuen (izan ere, Euskal Herri osoan energia berriztagarria eskaintzen duen elektrizitate-hornitzaile bakarra da). Lehen urratsa kide bihurtzea da eta bigarrena, lizitazio publiko bat egitea hornitzailez aldatzeko, energia berriztagarriaren aldeko apustu bat eginez. PNVK harritu egin gintuen, INOLAKO ARRAZOI OBJEKTIBORIK EMAN GABE kontrako botoa eman zuelako. Printzipioz, esan zuten ez zeudela energia berriztagarriak erabiltzearen aurka, baina gero gai honen bozeramaleak, kooperatiben arrazoi juridiko eta legalei buruzko sasiazalpen bat eman zuen (ez dakigu zer dela eta…) eta   batzordean esandakoa modu okerrean erabiltzen saiatu ziren…, baina inondik inora ez zuten justifikatu GERO PROPOSAMENARI EMANDAKO KONTRAKO BOTOA. Bururatzen zaigun gauza bakarra hauxe da, PNVK lagun lar dituela Iberdrolan, Repsolen eta abarretan. Espero dut arrazoia beste bat izatea eta egun batean jakin ahal izatea…. Hornitzailearen aldaketagaz, %20ren  aurrezpena argindarran udalarentzat.

 

  • GURE HANKA-SARTZEAK??. Galdera-txandan, Alkatear itaundu zioten Pariseko atentatuari buruzko deklarazio bat Udalaren webean jartzeari buruz, plenotik pasatu barik. . Kontu honi buruzko txosten juridiko bat eskatu diote Idazkariari…. Agian zigor juridiko baten zain daude?!!.  Beharrezkoa da astelehen horretan zer gertatu zen jakitea: barikuko atentatuen ostean, EUDELek asteleheneko 12:00etarako elkarretaratzeak deitu zituen udaletxeen aurrean. Alkateak, Goizeko zortzi eta erdietan mail bidez aitorpen-proposamen bat bidali zien  zinegotzi guztiei irakurtzeko. Ordu horretan MIGUEL ANGELi deitu , bidalita zegoela eta irakurria eta ea adostasun batera heldu ahal ginen esateko. 11:00etan mail bidez bere proposamena helarazi zigun eta gure erantzuna uste genuela  geurea osoagoa zela eta, horrela utzi genuenez, kopiak atera geneun kontzentrazioan banatzeko eta webeanaitorpen (ez aitorpen instituzionala)  gisa eskegi genuen.  Behar bada, hor dago HANKA SARTZEA.Bando bezala  jarri bagenuen, ez zen ezer gertatuko. Idazkiariaren txostenari itxarongo diogu. Txarto egin badogu, gure hanka sartzea onartuko dogu. Orain udal webetik kendu dugu eta BILDUren webean dago. Nork bere akatsak aitortzea garrantzitsua da, baina are garrantzitsuagoa herriaren alde lan egitea, herria eraikitzea eta txikikeria administratibo-juridikoak azpimarratzeari utzi eta LARRABETZUren benetako arazoei aurre egitea, HERRIAREN ALDE LAN EGITEN!… Eta sentitzen dugu, baina esan behar dugu PNVkoak horretan apur bat makal ikusten ditugula.

 

 

Anotaciones sobre el pleno del 25 de Noviembre:

 

  • ALEGRIA: Aprobamos tres mociones y dos declaraciones institucionales de forma conjunta los dos partidos políticos. O sea, los 11 concejales votamos a favor de los textos. Textos que habíamos pactado entre las dos fuerzas políticas. Había mucha labor de cocina y tenemos  que agradecer la labor de todos y todas. Desde EHBILDU nos dejamos muchos pelos en la gatera y  Miguel Angel también se mostró flexible con lo cual fueron posibles los acuerdos. PODEMOS DECIR QUE FUE UN  DÍA HISTÓRICO: 5 textos políticos, sociales aprobados por unanimidad. FELICIDADES, CREEMOS  QUE ESTE ES EL CAMINO.

 

  • SORPRESAS: Desde EHBILDU presentamos nuestra propuesta de que el ayuntamiento se hiciera socio de la cooperativa GOINER (la única en Euskal Herria que es proveedora de electricidad con garantía de ser energía renovable). Primer paso: ser socio, segundo paso: hacer una licitación pública para cambiar de proveedor, apostando por un proveedor de energía renovable. Desde EHBILDU LO DEJAMOS CLARO EN EL PLENO: LOS OBJETIVOS Y EL PROCEDIMIENTO ESCRUPULOSAMENTE LEGAL. Nos sorprendió el PNV, que votó en contra SIN DARNOS NINGUNA RAZÓN OBJETIVA. En principio dijo que no estaba en contra de la utilización de energías renovables pero luego el portavoz de este tema,  dio una pseudo-explicación de motivos jurídicos, legales de las cooperativas (a cuento no sabemos de qué…) y  también intentaron  utilizar lo dicho en la comisión de forma errónea-torticera para autojustificarse,.. Pero en ningún caso justificaron el VOTO CONTRARIO A LA PROPUESTA.  Solo se nos  ocurre que el PNV tiene demasiados amigos enIberdrola, Repsol,.. Esperemos  que sea otro el motivo y algún día lo podamos saber… Sentimos decepción,.. Por lo menos esperábamos a la abstención en este punto. Por cierto, el cambio en el proveedor eléctrico puede suponer un ahorro del 20% en la factura eléctrica del ayuntamiento.

 

  • ERORES PROPIOS?! En el turno de preguntas,  interpelaron al alcalde sobre la acción de publicar una declaración sobre el atentado de Paris en la web del ayuntamiento sin pasarla por el pleno. Han pedido un informe jurídico sobre el asunto al Secretario… Tal vez esperan un escarmiento jurídico… En primer lugar  es necesario que sepamos lo ocurrido ese lunes: Después de los atentados del viernes, EUDEL llamaba a una concentración frente a los ayuntamientos para el lunes a las 12.00 horas. A las 8.30 de la mañana el alcalde manda vía mail a todos lxs concejalxs una propuesta de declaración para leerla. A esa hora también se le llama personalmente  a MIGUEL ANGEL avisándole del envío,  para que la leyera y poder consensuarla. A las 11.00  contestan vía mail con su propuesta, a lo que le respondemos que creemos que nuestra propuesta  es más completa y la dejamos así, con lo cual se hacen copias para repartirlas en la concentración y colgarla en la web como declaración (no declaración institucional!). Tal vez fue un error no publicarla como BANDO Y FUE UN ERROR PUBLICARLA COMO DECLARACIÓN ….. Ahora, la hemos retirado de la web municipal y está en la web de bildu. Si el secretario confirma que no fue lo correcto, RECONOCEREMOS QUE LO HEMOS HECHO MAL!. Reconocer los errores es necesario, pero más importante es trabajar para el pueblo, hacer pueblo, y dejarnos de poner el acento en los detalles administrativos jurídicos y hacer frente a los problemas reales de LARRABETZU, APORTANDO ALGO!… Y sentimos  decir que en este asunto les vemos  muy flojos a los del PNV.