Bakea eta askatasuna irabaztera! Kalera!

Josu Urrutikoetxea militante historikoa eta ETAko kide ohia atxilotu dute Frantziako Alpeetako herritxo baten. Azken 50 urteotan Euskal Herria eta askatasunaren alde lanean gogor ibilitako laguna. Ugaon jaio eta Ipar Euskal Herrian atxilotu zutena 80. hamarkadan. Preso egon ostean Eusko Legebiltzarrean parlamentari izandakoa. Berriro klandestinitatean ETAko zuzendaritzan bakearen aldeko gudaria. Negoziazio prozesu ezberdinetan parte hartu […]

Continue Reading...

Altsasukoak aske!

Altsasuko gazteen aldeko kontzentrazioa herriko plazan. Eta Euskal Herri osoan be, jende asko mugitzen ari da errepresioaren kontra. Datorren ekainaren 16an manifestazio nazionala egongo da Nafarroako hiriburuan, joateko eman izena Aretxabalan. Euskal Herri osoan elkartasun keinuak geroz eta gehiago. Gaur ez da ezer bukatzen, segi dezagun. Loreak moztu arren, ez dago udaberria gelditzerik. Zuekin gaude […]

Continue Reading...

Bizkargi eguna 2018

Euskal Herria 1937-2018 Aurten testuinguru berezi eta historiko baten ospatuko dugu Bizkargi eguna. 1937ko gerra eta osteko gatazka politikoa gogoratu ditugu urtero Bizkargi mendian. Orduko eta sasoian sasoiko gudariak. Hildakoak eta askatasunaren alde bizitza emandakoak. Aurten Gernikako bonbardaketaren eguna eta 1937ko gerraren memoria egiten hasi, eta ETA erakundearen desagertzearekin batera izango da Bizkargi eguna, momentu […]

Continue Reading...

Lezamako trenbide zaharraren aldeko martxa eta Patakon Radio Euskadin

Lau larrabetzuar Radio Euskadin, Via Vieja de Lezama trenbide zaharraren aldeko bizikleta eta oinezkoentzako ibilbidea aldarrikatzen eta Euskal Herrian zehar egindako ibilbidearen barri emoten. Gaur La casa de la palabra Roge Blascoren saioan #larrabetzu nagusi. Bizikletaz, oinez edo astoagaz ibiliko gara. pic.twitter.com/IqBknjGt2p — gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko maiatzak 19 La casa de la palabra (Radio Euskadi) […]

Continue Reading...

Zer bozkatu zen duela 30 urte Larrabetzun OTANen erreferendumean?

1986ko martxoaren 12an OTANen erreferenduma egin zen. Espainiak OTANen sartzea erabaki zuen, eta Euskal Herrian, Kanarietan eta Katalunian kontrako iritzia izan zen nagusi. PSOE alderdiko Felipe Gonzalez zen orduan Espainiako preseidentea, eta hasiera batean PSOE OTANen sartzearen kontra bazegoen ere, erreferendumaren garaian baiezko botoa eskatu zuten sozialistek. eta Larrabetzun? 1986ko martxoaren 13ko egunkarietan agertu ziren […]

Continue Reading...