Eskolatik Txorierrira, jarraitu euskaraz!

Urtero 6. maila amaitu eta Larrabetzuko neska mutiko gehienak Txorierriko institutura joaten dira. Eskolan euskaraz bizi dira ikasleak, eta egoera oso ezberdina izaten da Txorierrin. Hori lantzeko tailerra egin dute eskolan UEMAko teknikariekin. UEMA.eus albistea: Ikasleentzako tailer berria sortu du UEMAk, kontzientzia hartu eta euskarari eutsi diezaioten Ikasleentzako tailer berria sortu du UEMAk, kontzientzia hartu […]

Continue Reading...

HITZALDIA: KOLDO IZAGIRRE #EUSKARALDIA #LARRABETZU

Koldo Izagirreren hitzaldia. ALORRETIK LURRERA Euskaldunon zaina hizkuntza da, eta zainak lurra behar du: eremu politiko bat. Premia horrek erakusten digu “euskal arazoa” estalgarri zantar bat dela “euskaldunon arazoa” estaltzeko: lehen bizitza pribatua geneukan, gero bizitza publikora iritsi ginen, baina oraindik ez gara iritsi bizitza politikora. Euskara alor bat da gaur egun, lur bat izan […]

Continue Reading...

Berbagunea antolatu du Euskaraldiak

Bariku honetan, arrastiko 19:00etan herriko plazan Berbagunea antolatu du Larrabetzuko Euskaraldia batzordeak. Hamaikakoa, euskaltegietako jendea, herritarrak, euskaldundu gura dutenak… danak gonbidatuta. Larrabetzu, #belarriprest eta #ahobizi izango direnen aurrean @euskaraldia aurkeztuta.https://t.co/VWvJJuD7UO pic.twitter.com/gS9mRmGEdc — EUSKARALDIA Larrabetzu (@darabilguEUS) 2018(e)ko maiatzaren 19(a)

Continue Reading...

Larrabetzuko berbak eta hiztunak ETBko Gure Kasa saioan

Aste honetan Larrabetzuko herritarrak egon dira telebistan berbetan. Kruz Sagarna “Kastro” Torrekoa, Angeles Eleizaldekoa eta Andra Mari kalean bizi dan Aintzina -aurrekoak baino gazteagoa-. Gure herriko berbak eta esaerak erakutsi dizkiote Madalen Arzalluz Telebistako esatariari. Itxaropena, liburuak, hizkuntza eta bizitakoak kontatzen ▶ BIDEOA #gurekasa Toti Martinez de Lezea: ‘ETBtik bota nindutenean hasi nintzen idazten’ https://t.co/4UhN7Q0uqy […]

Continue Reading...