Aprilaren 23an ospatzen den Liburuaren Eguna inguruan, hainbat ekitadi burutuko dira herrian, ume, gazte zein nagusientzat. Danok, bakarrik edo elkarrekin, irakurri, entzun eta jolas dezagun euskarazko literaturarekin. Gura duzuenetan parte hartu!
Euskara ikasteagatik dirulaguntzen ordenantza berria
EHBilduk ordenantza bat aurkeztuko du Larrabetzuko euskera ikasleei dirulaguntzak emateko.
Dirulaguntzok Mankomunitateak ematen dituenak osatuko dituzte. EHBilduk babestu eta ahal den laguntzarik handiena eman gura die euskera ikastera animatzen direnei.
Urriaren 21eko Euskera Batzordean, Larrabetzuko EAJk jakinarazi du laguntza berrien kontrako botoa emango duela. Hori da larrabetzuko EAJren jarrera: EZ euskera ikastearen aldeko laguntza ekonomikoei.
Urriaren 28ko Osoko Bilkuran EHBilduren proposamena bozkatuko da. Etor zaitez plenora babestera
EHBILDU presentará una ordenanza de ayudas económicas a los vecinos y vecinas de Larrabetzu para el aprendizaje del euskera.
Estas ayudas complementarán las que da la Mancomunidad. Desde EHBILDU se desea apoyar y dar facilidades económicas a aquellos que quieran estudiar euskera.
En la Comisión de Cultura del 21 de octubre el PNV ha comunicado que votará en contra de esta propuesta. Esta es la postura de EAJ-PNV de Larrabetzu: NO a las ayudas económicas al aprendizaje del euskara.
El pleno del 28 de octubre se votará la propuesta de EHBILDU. Acude al pleno para apoyarla.
Euskararen plan estrategikoa 2015-2017aprobatuko da hilaren 30eko Osoko Bilkuran. Plana Txorierriko planaren osagarria da,Larrabetzuk bere-berezko dituen gabeziei erantzuteko, eta helburu du maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean euskeraz bizitzeko aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea.
Plana diseinatu baino lehen ebaluazio-diagnostikoa osatu da, batetik, inkestak eginez eragileei eta herritarrei, eta, bestetik, 2011ko Inkesta soziolinguistikoa eta Erabileraren kale-neurketa kontuan hartuta. Eta hala gura izan duten eragileekin eratutako Euskararen Aholku Batzordearen ekarpenekin diseinatu da plana. Lan horiek guztiak Ahize aholkularitzak gidatu ditu.
Landu diren arloak hauek dira:
Familia bidezko transmisioa
Irakaskuntza
Euskalduntzea eta alfabetatzea
Arlo soziokenomikoa
Aisia eta kirola
Kulturgintza eta liburugintza
Eta Larrabetzu orokorrean.
Administrazioa beren-beregi utzi kanpoan, horretarako plana iaz aprobatu zen-eta.