Etiketaren artxiboa: euskera

EUSKERA SUSTATZEKO ERABILERA PLANA (ESEP) #euskara

Kaixo.

Larrabetzuko Udalaren Web gunean irakurrita:

Gure herrian euskara gero eta gutxiago darabigulako, sano arduratuta gagozen herriko elkarte batzuk (Guraso Elkartea, Eskola, Arrekikili Euskara Elkartea eta Udala bera) gure hizkuntzaren  erabilera bultzatu eta handitzeko asmoagaz batu gara.Antzeko helburuak lortzeko guk baino askoz gehiago dakien AHIZE aholkularitza enpresa kontratatu dugu. Enpresa honek, euskarak gure herrian gaur duen osasunaren azterketa zabala egin eta datozen bi urteetarako lan egiteko irizpide batzuk aurkeztuko dizkigu.
Datuak batzeaz gain, herriko elkarteetako kideak eta ostantzeko herritar batzuk ere elkarrizketatuko dituzte. Eta  gaiaren inguruan galdetegi txiki bat ere egongo da Anguleri Kultur Etxean, bete nahi duen edozeinentzat.
Zeuk ere gai honen inguruan zure iritzi, ideia edo proposamena  helarazotea gura genuke, gure etorkizuna elkarrekin euskaraz bizitzen jarraitu ahal izateko denon indarra eta gogoa behar baitugu. Parte hartu:

Anguleri Kultur Etxean: arratsaldeetan 16,00etatik 20,00etara.

Helbide elektroniko honetan: larrabetzu.euskaraz@gmail.com

Edo telefono zenbaki honetan: 944558271. Zure parte hartzea sano da garrantzitsua.
Animatu zaitez!!!!

Motivados por el descenso de la utilización del euskara en Larrabetzu en los últimos tiempos, la asociación de padres-madres Txinpasmendi, la escuela, el grupo de euskara Arrekikili y el ayuntamiento nos hemos unido con la idea de incentivar el uso de nuestra lengua.

Para ello el ayuntamiento ha contratado a la empresa AHIZE que recogerá datos sobre el conocimiento y uso del euskara, hará una serie de entrevistas a varias personas del pueblo y presentará sus propuestas para desarrollar en los próximos años.

Nos gustaría que tú también compartieras sobre este tema tus ideas, opiniones o propuestas con nosotros, para poder seguir construyendo nuestro futuro común en Euskara, y para ello puedes tomar parte  en Anguleri Kultur Etxea, por las tardes, de 16:00 a 20:00 h., en la dirección de correo: larrabetzu.euskaraz@gmail.com o en el teléfono 944558271

Tu participación es muy importante, ¡¡¡anímate!!!!