Etiketaren artxiboa: frontoia

Larrabetzuko frontoiaren 30. urteurrena

Kaixo.

Pasadan astean batzarra egin zan eta hemen bertoko akta:

Larrabetzun, 2015-03-04

Larrabetzuko Udalak eta Olarreta Pilota Elkarteak atzo, martxoaren 3an, arratsaldeko 7etan deitutako batzar zabalean jazotakoa:

–        Alberto Rodríguez eta Gorka Saratxu, Olarretako zuzendaritza taldeko kideak.
–        Mariasun Gaztelu, Alkatea.
–        Etxahun Lekue, Itallen Bertso Eskolako kidea.
–        Ane Baraiazarra, Bizkargi Dantza Taldea eta Txokoan elkarteko kidea.
–        Libe Loroño, Gaztelumendi Abesbatza eta Gure Etxeako kidea.
–        Urtzi Sagasti Ane Villanueva eta Jon Villanueva Olarretako pelotariak.

Larrabetzuko frontoiaren 30. urteurrena

Danok argi izan dugu frontoia ez dela bakarrik pelotan jolasteko gune bat, herritarrontzat hainbat ekitaldi antolatzeko lekua baino. Besteak beste, frontoian ikusi ahal izan ditugu aizkolariak, saskibaloiariak, gimnastak, antzerkiak, paiasoak, ihauterietako desfileak, umeentzako puzgarriak, herri bazkariak, etabar. Horretaz gain, edozein momentutan elkartzeko ala eguraldiaz babesteko leku ezin hobea da.

Beraz, 30 urte pasatu ostean merezi duen jaia, uriko elkarte eta biztanleon artean antolatu behar dugula adostu dugu, herritarrak inplikatu.

Jaia bi zatitan

Olarretatik egitaraua moldatzeko ideiak aurkeztu dira:
– Jaia Maiatzaren laugarren asteburuan lehenengo bultzada bat ematea, frontoian Larrabetzu eta Zornotzaren arteko pelota desafio bat eskainiz, plazan erakusketak, Angulerin pelotari , ikusle zein gurasoen portaera zuzentzeko hitzaldiak, eta egun berean Jai nagusia iragarri, hau da, abuztuko Andra Mari Jaietan, Intxurreta Jai Batzordearen baimenagaz, urteurrena borobiltzea:

Andra Mari egunean, eguerdiz, Gaztelumendi abesbatza, Bizkargi Dantza Elkarteak jaiari hasiera eman, eta ondoren bertso-pelota partidua eskeintzea, Itallen bertso eskolako bertsolarien eskutik. Honetaz gain, proposamenak onartuko dira.
Arratsaldez, iluntzean, pelota jaialdi ikusgarria eskeintzea.

Frontoiaren konponketa

Maiatzaren amaieratik , eta hilabetez luzatuko diren obratan, frontoiaren konponketa egitea aurrikusten du Udalak.
Hurrengo batzarra Apirilaren 14an, Angulerin, arratsaldeko 7etan egitea adostu dugu, datak, ekitaldiak eta detaile guztiak zehazten hasteko.
Falta izan diren elkarteko ordezkariak berriro gonbidatuko ditugu, guztion artean jaiaren egitaraua aberatsagoa izango delako.

Frontoia protagonista duen argazki eta bideo bilduma bat osatzen gabiltza. 30 urte hauetan frontoian egindako edozein ekitaldiren irudiak jaso nahi ditugu.
Bidali, mesedez mail helbide honetara:
olarreta.pilota.elkartea@gmail.com

 

ANIMO ETA DENONARTEAN AURRERA GOAZ!