Etiketaren artxiboa: gazteak

Larrabetzuko lau gazte Usurbiletik Arantzara oinez UEMAgaz

Argazkian Unai, Beñat eta Ibai. Ainhoa hortik ibiliko da.

Udalerri Euskaldunen MAnkomunitateak –uema.eus– antolatuta Salto! udaleku ibiltarian oinez joango dira gazte mordo bat Usurbilen hasi eta Arantzaraino. Lehenengo etapa Oiartzunen amaituko da, bigarrena Beran eta azkena Nafarroako herri euskaldunean.
Gazte gehienak herri euskaldunetakoak dira, baina Txorierritik be izena eman dute gazte euskaldun batzuk. Danak batera Usurbilen batu dira.

EGITARAUA

· Ekainak 26, asteazkena: Usurbil-Oiartzun. Harria Hitz ibilbidea, Usurbilen. Oiartzunen, zirkoa, igerilekua eta kantu afaria.
· Ekainak 27, osteguna: Oiartzun-Bera. Beran, bertso bazkaria, 
triki-martxa eta Izaki Gardenak taldearen kontzertua (Berako plazan, 20:30ean).
· Ekainak 28, ostirala: Bera-Arantza. 
· Ekainak 29, larunbata: Arantza. Ur jolasak, gaubela, herri kirolak, 
eta arnasguneen tailerrak.
· Ekainak 30, igandea: Arantza.



Informazio gehiago:
uema.eus udalerri euskaldunen mankomunitatea
noaua.eus (Usurbileko herri aldizkaria)

Aupa Unai, Beñat, Ibai eta Ainhoa! Bidai on!

Gernika
Markak
Lobak

1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten Gernika. Atzo.
Gaur LOBAK datoz Larrabetzura. Orduko Markak erakustera.

Markak dokumental bat da, Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen duela urte batzuk. Gernikako lekukotzak, gerra, memoria, gaur eguneko bizipenak, Astra… gauza asko. Belaunaldi berrien memoria. Proiektuak. Kultura. Iritziak.

Larrabetzun MARKAK eta Lobak ezagutuko ditugu, memoria ariketa moduan.

MARALA Kataluniatik

Gora Bizkargi eguna!

Eingo juk?!

-Nora hoa ba?

-Frontoira, pelotan eiteko lotu gozak frontoian

-Pelotan? Zer dala ta?

-Astean ordutxu bet eingo juk, ta bide batez berba apur bet ein

-Berba eiteko?

-Bai, ahaleginduko gozak, danok etzuk eiten eta… bide batez ikisteko aukeria be eukiko juk.

 

-Igual neu be joango  nok

-Etorri hadi, gure joken guztiek etorteko modue jekok eta

-Gazterik bajoak?

-Etzakiat, ia etorten dozaken… bajekiek ikisi biharra ta

 

-Orduen zer? animeko haz?

-Bai, joan joango nok. Baie koadernoa eroan behar joat ala?

-Hi haz pijoa!, Hau ez dok ikastolia hi!

-Berbaz, einez, ekiñen podasuz ikisiko juk orduen…

 

-Tirok heu be! Frontoia handie dok eta…

 

gaur eguaztena, arrastiko 18:00ak inguruen lotu gozak, eta astero geratuteko asmoa jekuk