Etiketaren artxiboa: gym berdea

Gym Berdea hirugarrenez ipiniko da martxan otsailean #LARRABETZU

Kaixo.

AIKOR.EUS

Egitasmoak osasuna, zahartze aktiboa, gizarteratzea eta lorezaintza ekologikoa uztartzen ditu, eta gaur aurkeztu da prentsaurrekoan. Horretan hauek hartu dute parte: Lide Amibilia Gizarte Poliketako sailburuordea; Joseba Bidaurrazaga, Bizkaiko Osasun Publikoko zuzendaria, Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkateak; eta Keko Alonso, Besaia Jardiecología & Alternativas forestales-eko sustatzailea.

Gym Berdea hirugarrenez ipiniko da martxan otsailean -

Gym Berdea proiektu berritzailea da Estatuan, eta Larrabetzun 2016an egin zen lehen aldiz. Egitasmoak jarduera fisikoa, osasuna eta naturaren ezagutza sustatzen ditu, eta, aldi berean, aukera ematen du parte-hartzaileen arteko loturak ezartzeko. Hirugarren edizioari otsailaren 7an emango diote hasiera, eta izena ematea Anguleri kultur etxean egin daiteke, edo 699 73 98 51 telefono zenbakira deituta. Hilean 20 euro ordaindu beharko dira eta astean ordu bi eta erdiko saioa egingo da. Aurkezpen bi egongo dira: bata, otsailaren 1ean, 19:30ean, Errebalen; eta bestea, otsailaren 5ean, 19:30ean, Angulerin.

Egitasmoak Green Gym britaniarra du eredutzat eta definizio ugari onartzen ditu. Izan ere, aire zabaleko gimnasioa da, osasuna sustatzeko gunea, lorezaintza ekologikoa ikasteko tailerra, tipologia ezberdinetako lagunei zuzendutako taldeko jarduera, herria edertzea helburu duen proiektua, eta gizarteratzeko tresna.

“Ariketa fisikoa, ikaskuntza teoriko-praktikoa, lurrarekiko harremana eta harreman pertsonalak dira Gym Berdea osatzen duten elementuak”, azaldu du Alonsok. Amilibiaren esanetan, “proiektuak jarduera fisikoa sustatzen du eta hori oso positiboa da zahartze aktiboaren prozesuan”. Era berean, gizarte-defizitak dituzten parte-hartzea azpimarratu du. “Guym Berdea, halaber, bakarrik sentitzen diren pertsonei dago zabalik, adizioren bat utzi nahi dutenei, edo krisi pertsonal batean murgilduta daudenei”. Horrela, Gym Berdeak Larrabetzuko Manuene eguneko ospitalearekin eta sare komunitarioko beste baliabide batzuekin dihardu lankidetzan, proiektua hainbat egoeratan dauden pertsonen artean zabaltzeko eta bere onurak aprobetxatzeko.

Bidaurrazagak aipatu du, herritartzen joan garen heinean, naturarekiko harremana galdu egin dugula eta egitasmoa baliagarria dela lotura hori berreskuratzeko. Proiektuaren onura batzuk ere aipatu ditu, hala nola pertsonen bizi-kalitatea,osasuna eta egoera fisikoa hobetzen direla, autopertzepzioa eta autozaintza ere hobetzen direla, eta parte-hartzailea ondare kolektiboa edertzen dabilen taldearen kide bihurtzen dela. Gainera, Gym Berdeak etengabeko ikaskuntza-osagaia du, oso komenigarria dena nerbio-sistemen endekapenezko gaixotasunak prebenitzeko.

……………………………………

 

 

 

PIKNIK GUNEA #LARRABETZU

Kaixo.

GYM GARDENeko lagunek bialdutakoa.

Piknika “K”rekin:

pik-nik egiteko ez da zertan Frantziara joan.

Larrrabetzuarrek ez dute jada zertan piknik egiteko herritik irten, piknik “K”-rekin.

Pasa den Abuztuko hiletik, Gym Berdeak piknik gune bat prestatu du, eta bere mantenuaz ere arduratuko da aurrerantzean, BBKren bulegoaren aurrean dauden lorategietan. Helburua 15 eta 95 urte arteko gazteei lagunekin edo familiarekin jan, jolastu edo ondo pasatzeko berdegune bat eskaintzea da.

Modu honetan, eta manta isolatzaileen laguntzaz, lurrean jateko fobiari aurre egin ahal diogu. Erabaki hau osasunean espezializatutako ikerketak irakurri eta gero hartu dugu. Asturiar “festes de prau” eta frantziar “pique-nique” delakoa aztertu eta gero, familian lurrarekin kontaktu zuzenean egoteak endorfinak (plazeraren hormona) liberatu, familiartekoen harremanak hobetu eta, bai bakarkako, bai proiektu eta amets kolektiboak sortzea sustatzen dutela ondorioztatu dute ikerketa hauek. Guzti honek norberaren osasunean eta komunitateko bizitzan eragin zuzena du.

Horrela, Gym Berdea ekoloretzintza (naturatik hurbil dagoen lorezaintza), osasuna eta gune publikoen apainketaren arteko loturetan pauso bat harago joan da. Eta jakin badakigunez oraindik Larrabetzuko jende askok “berdez jantzitako pertsona hauek” nortzuk diren eta zer egiten duten ez dakitela, beste behin azalduko dugu: Gym Berdea kanpoan egiten den eta lorezaintza aktibitate nagusitzat duen gimnasioa da. Osasuna era integralean sustatu eta gure herria apaintzen dugu aldi berean. Britaniar Green Gymean oinarritutako proiektu honek, Euskal Herrian ez ezik, Europa osoan ere ez du bere gisakorik, dakigunez.

Azkenik, erromesen aterpetxeari eskerrak eman nahi dizkiogu Thomas Goodwin erromes, dantzari profesional eta britaniar Green Gymeko partaidearekin izandako elkarretaratze ederrarengatik. Bere eskutik gure Gym Berdearen “anaia nagusiaren” martxaren berri izan genuen zuzenean.

Piknikaren onurak probatzera gonbidatzen zaituztegu kotxearekin kilometroak eta kilometroak egin gabe. Egizu piknik hementxe berton, Larrabetzun.

Piknik con “K”

para hacer pik-nik ya no hace falta ir a la France

 

L@s larrabetzutarras ya no han de salir del municipio para poder hacer pik-nik, pik-nik con “K”. Desde el pasado mes de agosto, Gym Berdea ha habilitado una zona de pik-nik que se mantendrá segada como césped en los jardines situados frente a la oficina de la BBK. El objetivo es ofrecer a jóvenes entre 15 y 95 años un espacio verde donde poder comer, jugar y pasar un buen rato en familia o con l@s amig@s.

De esta forma, y con el apoyo de las mantas aislantes para pik-nik, podemos superar la fobia a sentarnos en el suelo para comer. Esta decisión ha sido tomado después de estudiar las últimas investigaciones realizadas por especialistas en la Salud que, tras analizar las costumbres de “les fiestes de prau” asturianas y el “pique-nique” francés, han concluido que pasar tiempo en familia en contacto directo con la tierra libera endorfinas (las moléculas del placer), mejora las relaciones entre sus miembros y fomenta la gestación de proyectos y sueños, tanto en la dimensión individual como en la dimensión colectiva; y, como resultado de todo ello, mejora la salud individual de las personas que lo practican y la vida social de la comunidad.

Gym Berdea da así un pasito más en la conexión de la Jardiecología (jardinería cercana a la Naturaleza), la Salud y el embellecimiento del espacio público.

Y como sabemos que aún hay gente en el propio Larrabetzu que se pregunta “¿quiénes son y qué hacen esas personas vestidas de verde?”, lo explicamos una vez más: Gym Berdea es un gimnasio al aire libre que utiliza la jardinería como actividad central para fomentar la salud desde un punto de vista integral y a la vez para embellecer nuestro pueblo. Se trata de un proyecto inspirado en el Green Gym británico, que hoy por hoy es pionero en el Estado Español y, hasta que no tengamos noticias que lo rebatan, tampoco tiene igual en todo el continente europeo.

Por último, queremos agradecer al albergue de Peregrinos que nos ha regalado un bonito encuentro con Thomas Goodwin, peregrino, bailarín profesional y participante del Green Gym británico. Con él pudimos conocer de primera mano el funcionamiento del “hermano mayor británico” de nuestro Gym Berdea.

Os animamos a probar los beneficios del pik-nik sin tener que recorrer kilómetros con el coche.

Haz pik-nik, aquí mismo, en Larrabetzu.