Dagoeneko abian da 20. KORRIKA.Eskolan ere bere ibilbidea egunez egun jarraituko dugu eta datorren ostegunean, apirilak 6, arratsaldean KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu. Hona hemen egingo dugun ibilbidea: Egun berean,goizean, “Euskararen Txatxangorria” abestiarekin Flashmob bat grabatuko da. Ikasle bakoitzak egun horretan dagokion kamiseta kolorea ekarri beharko du.
” Dakizuenez, aurten, III Urieri Buelta Herri Lasterketa, Sahararen alde ospatu da. 80 bat partaide, umeak batez ere, Andra Mari ta Elixoste kaleetatik korrika ibili dira Saharari elkartasuna adierazten. Datorren urtean gehiago ta hobeto. Gora Sahara Libre!!! ”