Etiketaren artxiboa: kuadrilla eguna

BERTSO BARRIAK MUSIKARIERI JARRIAK

Kaixo.

Kuadrilla Egunaren  antolatzaileak bialdutakoa:

DSC_1010 (FILEminimizer)

BERTSO BARRIAK MUSIKARIERI JARRIAK
(Doinua: La Cucaracha)

Musikari honengana
ekarri gaitu bideak.
Deskribatu behar doguz
atzeko taldekideak.

Nahiz ez diren famatuak
ondo dakigun bezala.
Ezin dana ukatu da
pisuzko taldea dala.

Bateriaren aurrean
Iñaki Berazategi
Gaur dabil astiroegi
eta bihar arinegi.

 

Behar eiten euenean
Baketak geldirik trankil
Baina jubilau danetik
bateria larri dabil!

Eta Iñaki Agirrek
harritu egiten gaitu.
Solo bat eiten hasten da
ta ez daki noz amaitu.

Soinu teknikari legez
artista bat da ganera.
Besteen mikroak baju,
ta bere amplia topera.

Hurrengoa Goio dogu
tipo formalaren gisan.
Baina honekaz batzeko
ezin da formala izan!

Behin batek ikusi eban
eta zera geuntson entzun:
“zer dala eta dagu ba
Eric Clapton Larrabetzun”

Eta Txetxu, gure Txetxu
begien bistan dago ta
ez genduke izan gura
bere bajuaren soka.

Txetxurentzat aproba bat
ez da broma, ez da burla
Pulso gitanoa ezetz ein
bajua joten dozula.

Kategorikoa dogu
gure atzeko laukotea.
Plazer itzela izan da
zuoi adarra jotea!

Jarraitu BERTSO BARRIAK MUSIKARIERI JARRIAK irakurtzen