Etiketaren artxiboa: LARRABETZU

Larrabetzuko lau gazte Usurbiletik Arantzara oinez UEMAgaz

Argazkian Unai, Beñat eta Ibai. Ainhoa hortik ibiliko da.

Udalerri Euskaldunen MAnkomunitateak –uema.eus– antolatuta Salto! udaleku ibiltarian oinez joango dira gazte mordo bat Usurbilen hasi eta Arantzaraino. Lehenengo etapa Oiartzunen amaituko da, bigarrena Beran eta azkena Nafarroako herri euskaldunean.
Gazte gehienak herri euskaldunetakoak dira, baina Txorierritik be izena eman dute gazte euskaldun batzuk. Danak batera Usurbilen batu dira.

EGITARAUA

· Ekainak 26, asteazkena: Usurbil-Oiartzun. Harria Hitz ibilbidea, Usurbilen. Oiartzunen, zirkoa, igerilekua eta kantu afaria.
· Ekainak 27, osteguna: Oiartzun-Bera. Beran, bertso bazkaria, 
triki-martxa eta Izaki Gardenak taldearen kontzertua (Berako plazan, 20:30ean).
· Ekainak 28, ostirala: Bera-Arantza. 
· Ekainak 29, larunbata: Arantza. Ur jolasak, gaubela, herri kirolak, 
eta arnasguneen tailerrak.
· Ekainak 30, igandea: Arantza.



Informazio gehiago:
uema.eus udalerri euskaldunen mankomunitatea
noaua.eus (Usurbileko herri aldizkaria)

Aupa Unai, Beñat, Ibai eta Ainhoa! Bidai on!

Xabier Arzalluz hil da

PNVko presidentea urte askoan, lider karismatiko eta bizkorra. Xabier Arzalluz Antia hil da 86 urtegaz.

Juan Zarandona eta Andres Basterretxearen artean, Larrabetzuko batzokian.

Sarean bila ibili gara, eta Larrabetzuko Batzokia 2003. urtean inaguratu zanean egindako adierazpenak ekarri ditugu hona.

 

Iñigo Urkullu eta Xabier Arzalluz Larrabetzuko plazan gora begira, Batzokiaren inagurazioan. (2003ko uztaila)
Xabier Arzalluz El Pais egunkariko titularrean, Larrabetzun emandako mitinaren harira.
Arzalluzen adierazpenak Larrabetzun. Berria egunkaria.
Batzokiaren inagurazioa eta Arzalluzen adierazpenak El Pais egunkarian.

Larrabetzuk ezetz esan zion Espainiako konstituzioari

Duela 40 urte (1978an) Larrabetzuko ezetz esan zion Espainiako konstituzioari.
Hauek dira 1978ko erreferendumeko Larrabetzuko emaitzak:

EZ  >>> 164 boto
BAI >>>118 boto

Abstentzioa  %76,03



EZER EZ OSPATZEKO

Gaztelumendiko istripua #larrabetzu

Kaixo.

Atzoko elcorreo egunkarian, Gaztelumendiko istripuari buruzko artikulo bat agertu zan.

 

Artikuluari buruz, Hemen IÑIGO GAZTELU, Larrabetzuko alkateak idatzitako FACEBOOKen

¿Existen las casualidades en política?
Ayer, JOSU GARCIA periodista del correo “desde el 2001 vinculado a la información local”, publicaba un artículo de una página sobre el derribo de la cruz de Gaztelumendi.
No voy a comentar el artículo, cada cual que saque sus conclusiones.
Desde el equipo de gobierno ya dimos la información sobre lo acontecido, los pasos que se siguieron y lo que se está haciendo:
http://larrabetzu.ehbildu.eus/2018/05/19/gaztelumendiko-istripua/
https://issuu.com/ehbildularrabetzu/docs/larrabetzuko_ehbilduren_aldizkaria__01aca75c96ae13
Lo curioso del artículo (algo que se lo pregunté al periodista y no me loquiso aclarar…) es la forma en que había conseguido la información, todos los expedientes y el informe de la COJUA. Son informes que están en el ayuntamiento y que si alguien los quiere leer, solo tiene que hacer una petición y podría consultarlos… Pero el periodista no ha venido al ayuntamiento a pedirlos…
Estos informes están en el ayuntamiento desde mayo…
¿Por què se publican ahora?
Entonces, ¿Cómo ha conseguido esos documentos?
Estos documentos están en poder de alguno de los implicados en el accidente y de los dos partidos políticos que conforman este ayuntamiento. Desde EHBILDU no hemos tenido ningún contacto con este periodista.
Blanco y en botella: LECHE.
Puede ser, es una suposición, es posible o probable… que alguien haya empezado la precampaña de esta forma…
¿Todo vale?
Joko zikina?
Atzo, elcorreo egunkarian, erreportai bat publikatu zeurien. Ez dozuenak irakurri, hemen irakurri ahal dozue.
Gai honeri buruz, Larrabetzuko ehbilduk, ekainan informazioa zabaldu zuem:

http://larrabetzu.ehbildu.eus/…/05/19/gaztelumendiko-istri…/

https://issuu.com/…/larrabetzuko_ehbilduren_aldizkaria__01a…

Erreportaian gai harrigarri bat dau:
Kazetariak, erreportaian aipatzen dauzen txostenak, zelan lortu dauz?
Kazetariari zuzenean, galdetu neutsen.
Ez zidan erantzun.

Txostenak udaletxean dauz. Maiatzatik.
Edozein herritar, udaletxean eskaera eginda txostenak irakurri ahal dauz. Baina kazetaria udaletxera ez da etorri.
Beste alde batetik, udal talde politikoak, eta istripuaren parre hartu enpresak eta beste norbait txostenak daukate.
Ehbildu kazetari horregaz ez dau harremanik euki….
Enpresak, kazetariagaz harremanik ez dabe euki. Hori esan dauskue.

Nire galderak:

Orduan, kazetariak txostenak zelan lortu dauz ?

Txostenak, udal batzordean, maiatzan landu ziran… Zergaitik orain erreportai hau?

……..

Behar bada erratuta egongo naz eta ez da horrela izango, baina honelako gai bat aurrekanpaina egiteko erabiltzea, oso, oso tristea izango zan.

Iñigo Gaztelu
Larrabetzuko alkatea

Txabi Etxebarrieta eta euskal 68aren oihartzuna

50 urte bete dira aurten Txabi Etxebarrieta Tolosako Benta-aundin hil zutenetik. ETAko lehen hildakoa. 50 urteko historia gero. Gaur arte.

1968an kokatzeko, irailaren 27an (eguena) iluntzeko 19:30etan Txabi Etxebarrieta eta euskal 68aren oihartzuna liburuaren aurkezpena eta solasaldia Larrabetzun.
Iratzar fundazioaren eskutik, Andoni Olariaga berriztarrak hitzaldia eskainiko digu.

  • irailak 27 (eguena)
  • iluntzek0 19:30ean
  • Anguleri kultur etxean

Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) santutegiko basilikan Jorge Oteizak 14 apostoluen eskultura eraiki zuen. Eskulturaren gainean figura bat topa daiteke, Piedad izenaz ezaguna, amaren oinetan hilik dagoen semearen figura: Txabi Etxebarrietaren omenaldi bat da funtsean. Horrela utzi zuen Oteizak idatzia: “7 de Junio, sacrificado en Benta-Aundi, el primero de nuestra Resistencia última, cuando subo el 1 de noviembre ya he decidido que pondré en lo alto del Muro. El Hijo muerto, a los pies de la madre, que estará mirando, clamando al cielo, hablando, no sé…» (Xamardo, San Pedro, 2008)