Etiketaren artxiboa: LARRABETZU

Berbagunea antolatu du Euskaraldiak

Bariku honetan, arrastiko 19:00etan herriko plazan Berbagunea antolatu du Larrabetzuko Euskaraldia batzordeak.
Hamaikakoa, euskaltegietako jendea, herritarrak, euskaldundu gura dutenak… danak gonbidatuta.

Larrabetzu eta txirrindularitza
aurkezpena Emeterietan

Jesus Loroño txirrindularia handia zela askotan entzun dugu.
Benigno Aspuruk zenbat etapa irabazi zituen badakizu?
Mikel Artetxe Euskaltel taldean ibili zen eta Frantziako Tourra be korritu zuen.
Txomin Aiartza errepidean entrenatzen ikusten dugu sarri.

Gure esku dago | Larrabetzu

5 urteko historia du Gure Esku Dago herri ekimenak. Eta bost urteotan gauza handiak egin dira gure herrian be. Hasiera hasieratik herriko lagun asko batu da Gure Esku Dago ekimenaren mobilizazio, hitzaldi, agerraldi, giza kate eta bestelako ekitaldietara.

Irudi eta bideokin urteotako bizipenak ekarri gura ditugu gogora. Eta indarrak batu datorren domekan Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen 201.9 kilometroko GIZA KATE historikora.

2014ko Giza katea Sakanan

Larrabetzuko herritarrak Guardia Zibilari bizkarra ematen:

 

EBATZI 2017





2018an Giza Katea Donostia – Bilbo – Gasteiz



Domekan danok Erletxetara, gure 106. kilometroa giro onez betetzera. Gure esku dago etorkiZUna!