Etiketaren artxiboa: libre

LARRABETZUN LIBRE #libre #larrabetzu

Kaixo.

Hau bialdu dauskue:

2010eko urriaren 22an 28 gazte atxilotzeko agindua eman zuen Audientzia Nazionalak, eta Polizia Espainola Larrabetzura etorri zen beste behin gure herrikide bat atxilotzera. Baina zorionez, Endika ez zuten atxilotu, ezta inkomunikatu ere. Beste batzuk, ordea, inkomunikatuak, torturatuak eta epaiketaren esperoan kartzelaratuak izan ziren.
2014ko iraileko epaiketan, aurretik atxilotuak eta inkomunikatuak izan ziren gazte guztiek, tortura latzak sufritu izana salatu zuten. Horrez gain, gure herriak etengabe jasan behar izan duena jasan zuten gazteek: kamisetak, pegatinak, eztabaida liburuxkak… eta torturapean egindako auto-inkulpazioak aitzakia gisa erabili ziren gazte hauen kontrako proba gisa.
Aurrez beste berrogei gazterekin gertatu zen bezala, hogeita zortzi gazteetatik hamabi absolbituak izan ziren, horien artean Endika, kartzelan urte eta erdi dohainik igaro ondoren. Beste zazpi, ordea, -Santutxuko Xabat, Arrotxapeako Ibon eta Gasteizko Marina, Igarki, Bergoi, Ainhoa eta Aiala- bost hilabete luzez sententzia itxaroten egon ostean, sei urteko espetxe zigorrera kondenatuak izan dira, hauen konpromiso eta militantzia politikoagatik, loteria makabroa benetan.
Hori gutxi balitz, pasa den maiatzaren 5ean Xabat, Ainhoa, Marina eta Bergoi atxilotu zituen Ertzaintzak, oraindik sententzia publiko egin gabe. Jazarpen hau gogor salatu nahi dugu, aginduak bete egin behar direla diotenek iniziatiba propioz eta sortu zitekeen elkartasun harresia ekiditeko asmoz, atxilotu baitituzte gazteak. Dirudienez, EAJri ez zaizkio pintadak eta pankartak gustatzen, baina ez du inolako trabarik agindu politikoz eta borondate propioz gazteak atxilotu eta espetxeratzeko.
Epaiketa politikoekin amaitzeko unea dela aldarrikatzeko, justiziaren eta legearen artean aukeratzekotan justiziaren alde lerratuko garela esateko, eta konponbide garaia dela aldarrikatzeko, igande honetan,maiatzaren 17an, Martxa Laranja burutuko da Gasteizen eguerdiko 12:00etan.
Zazpi gazte hauei babesa emateko eta gure herrian auziperatuta dauden herritar eta tabernak babesteko, bilakatu dezagun elkartasuna egoera bidegabe hauekin amaitzeko konpromiso. Igandean, 10:45tan geratuko gara Larrabetzuko plazan, Gasteizera elkarrekin joateko.

HARTU MOZORRO DESOBEDIENTEA ETA ANIMATU. EGIN DEZAGUN DENON ARTEAN HERRI LIBRE BATERAKO EKARPENA!

LIBRE Larrabetzu

MOZORRO LARANJA eta informazio gehiago `askegunea.com´ web orrialdean eskuraga

Endika askatu. #28akerelibre

Kaixo.

Endikak atzo deklaratu zuen Madrilen.

NAIZ.

…..

Por la tarde han declarado Ibon Esteban, Egoi Irisarri y Endika Pérez. Los dos primeros han denunciado haber sido torturados. En este sentido, Esteban ha mostrado a la sala una fotografía con el rostro de uno de los agentes que le maltrató, ya que logró identificarle. Además, ha negado el contenido de su testimonio ante la Policía, que firmó «obligado» por los tormentos.

Irisarri también ha dado cuenta de las torturas sufridas durante la detención. «En Canillas viví el infierno», ha remarcado, tras explicar que llegó a ser trasladado al servicio de urgencias del hospital Gregorio Marañón, en Madrid.

Finalmente, Pérez ha explicado que fue detenido en Ipar Euskal Herria poco después de participar en un encierro en Izpura en el que denunciaron la posibilidad de ser entregados al Estado español, donde corrían el riesgo de ser torturados.

……….

Eta LOIOLAko irudiak…

[youtube=http://youtu.be/ulFkBGNE2_A]

….. Sin  más comentarios.

 

 

Endika LIBRE! #28AK Libre!

Kaixo.

Irailaren 22tik aurrera hasiko da 28 gazte independentisten aurkako epaiketa.

EUREN ARTEAN ENDIKA,  LARRABETZUARRA, EPAITUKO DEURIE.
image

23/02/2011

[youtube=http://youtu.be/WQKeKZCNZuo]

03/07/2012

[youtube=http://youtu.be/ugGkCxGKI_o]

19/09/2014

[youtube=http://youtu.be/uHh6Qirdpsw]

Epaiketa 4 hilabete iraungo du eta Denek 6 urteko eskaera fiskalari egin beharko diote aurre

Konpromisoa emateko lehen modu bat, kamiseta laranja edota 28ak Libre lemarekin argazki bat ateratzea eta twitter bidez elkarbanatzea #28akLibre!