Etiketaren artxiboa: libre

Aretxabala LIBRE

Kaixo.

Hau  bialdu dauskue  ARETXABALA  K.E. LAGUNAK:


image

Urriaren  14an  40  gazte  independentisten  eta 17an  HB, EH, eta Batasunako beste  40  pertsonen  kontrako  makro  epaiketa  bi  hasiko  dira  Madrileko Audientzia  Nazionalean.

Azken  urteetan  antzeko  epaiketak  bizi  izan  ditugu  Euskal  Herrian, eta  euren helburua  aniztasun  politikoa  ezabatze  bidean, lan  politikoa eta edozein  ideia defendatzeko  askatasuna  urratzea  da.

Euskal  Herriak  Frantzia  eta  Espainiarekin  historikoki  bizi  izan  duen  gatazkaren oinarria  euskaldunon  eskubide  zibil  eta  politikoen  ukazioa  izan da. Makro  epaiketa hauekin  Estatu  Espainolak,  bizi  dugun  egoera  berri  honi  entzungor  eginda, gatazkak  bere  horretan  jarraitzea  bilatzen  du.

Fiskalaren  eskaera  1.000  urte  baino  gehiagokoa  da,  eta  horrez gain,  persona  juridikoen  (Herriko Tabernak)  bahiketa  eskatzen  du. Elkarteetako  arduradunak  ez  daude auziperatuta, baina epaiketara  deklaratzera joatera behartuta daude.

Larrabetzuko  ARETXABALA  ELKARTEA, beste  ehundik  gora  elkarte  bezala,  egoera tamalgarri  horretan  aurkitzen  da.                                                                                                                

1989an  norbanakoen  lanez  eta  diruz  sortua, bere  ezaugarrietariko  bat  herriko edozein  persona  edo  elkarterentzat,  kanpo  zein  barruko  ateak  zabalik  izatea  da. Hainbat   ekintza  kultural,  gastronomiko,  ludiko… antolatu  dira  bertan.

Jarraitu Aretxabala LIBRE irakurtzen