Etiketaren artxiboa: OLARRETA

PILOTA #LARRABETZU

KAIXO.

Olarretako lagunak bialdutakoa:

Arratsalde on.

Aste honetan txapelketako partiduak oso sakabanatuta daukaguz, astean zehar, larunbatean,… zorte on gure pilotariei.

Baina ekitaldi berezi bat ere antolatu dugu frontoian. Txorierriko Institutuak antolatutako elkartruke programa barruan, euskal pilota ezagutzeko ihardunaldi bat prestatu dugu Alemaniatik etorritako ikasleentzat. Larunbat goizean zehar izango da, jaialdi polit bat eskeiniko dugu bertan.

Danok gonbidatuta zagozie frontoira joaten. Kartela bidaltzen dugu.

Pilota finala #larrabetzu #azpeitia #usansolo

Kaixo.

Olarretako lagunak bialdutakoa:

 

2017ko eskupilotako Euskal Herriarteko txapelketaren finala Larrabetzuko frontoian jokatuko da bariku hontan, uztailak 21, 19:00etatik aurrera.
Azpeitia eta Usansoloko pilotariak aurrez aurre, kadete, gazteak eta senior mailetan, hiru partidu ikusgarri ikusteko aukera izango dugu.
ETBko kamerak grabatuko dituzte partiduak.
Etorri frontoira eskupilotaz gozatzera!

olarreta #pilota #larrabetzu

Kaixo.

Olarretako lagunak bialdutakoa:

Denboraldi amaierako jaia ederra izan zan.
Eguraldi kaxkarra benetan, baina umeak primeran pasatu zuten, egitarauan antolatutako guzti-guztia aurrera ateratzeko gauza izan ginen, aterpea bilatuz, lekua eginez, danontzako jolasak, eskupilota, pala, herri kirolak, betiko jolasak, eskalada, primiak egon ziren.
Bazkaria prestatzeko eta banatzeko gurasoak fin fin ibili ziren, ezin da gehiago eskatu.
Mila esker jaian parte hartu zenuten guztioi, beste zereginetan egonda, bertara joan ezin izan zenutenei ere.
Hona hemen jaialdiaren erreportaia:
Denboraldia amaitu da, baina ez da amaitu… Lezama-Larrabetzuko pala txapelketa aurrera doa, Naia eta Irantzu MGB txapelketaren finalaurrean daude, Sopela eta Zornotzako eskupilota txapelketetan umeak lehiatzen ditugu… aurrera neska-mutilak!!!