Etiketaren artxiboa: pilota

olarreta #pilota #larrabetzu

Kaixo.

Olarretako lagunak bialdutakoa:

Denboraldi amaierako jaia ederra izan zan.
Eguraldi kaxkarra benetan, baina umeak primeran pasatu zuten, egitarauan antolatutako guzti-guztia aurrera ateratzeko gauza izan ginen, aterpea bilatuz, lekua eginez, danontzako jolasak, eskupilota, pala, herri kirolak, betiko jolasak, eskalada, primiak egon ziren.
Bazkaria prestatzeko eta banatzeko gurasoak fin fin ibili ziren, ezin da gehiago eskatu.
Mila esker jaian parte hartu zenuten guztioi, beste zereginetan egonda, bertara joan ezin izan zenutenei ere.
Hona hemen jaialdiaren erreportaia:
Denboraldia amaitu da, baina ez da amaitu… Lezama-Larrabetzuko pala txapelketa aurrera doa, Naia eta Irantzu MGB txapelketaren finalaurrean daude, Sopela eta Zornotzako eskupilota txapelketetan umeak lehiatzen ditugu… aurrera neska-mutilak!!!

Pilota partiduak #larrabetzu #olarreta

Kaixo.

Olarretako lagunak bialdutakoa:

Asteburu mamitsua Larrabetzun Olarretako neska-mutilentzat.
Palan, Bizkaia Cup-eko finalaurrekoak, Larrabetzuko txapelketaren hasiera, umeen narruz zein gomazko azken jardunaldia, final 1/4etako atarian.
Eskuz, banakako ligak aurrera darrai, gure neska-mutilak paper ona betetzen dabiltzalarik.
Azpimarratzekoa, GRAVNI txapelketako hiru finaletara heldu direla gure neska-mutil palistak. Finalak GASTEIZen jokatuko dira larunbat arratsaldean (mutilena) eta igande goizean (neskena). Zorte on eta disfrutatu!

olarreta #pilota #larrabetzu

Kaixo.

Olarretako lagunak bialdutakoa

Arrastion.

Bariku honetan Larrabetzu-Lezama pala txapelketaren finalak jokatuko dira Larrabetzuko frontoian.
Larrabetzuar, lezamar eta Gallartako bikote bat (Athleticeko jokalari ohia, Asier del Horno bera ere) ibiliko dira lehian. Zorte on guztioi.

Esan, pasa dan asteburuan Olarretako pilotariek jokatutako 5 finaletan, 3tan garaipena lortu gendula. Lan bikaina, neska-mutilak.
Aupa Olarreta!

etxean_opt (25)-1

Pilota #olarreta #larrabetzu

kaixo.

Olarretako lagunak bialdutakoa:

Hauek dira aste honetan Larrabetzuko frontoian jokatuko diren pilota partiduak.

Danatarik daukagu, Interpueblos txapelketan sartuta gaudelako, modalitate ezberdinetan lehiatuz: pala goma neskak eta mutilak, pala narruz, frontenis. Horretaz gain txikitxuek eskupilotan jokatzeko aukera izango dute.

Gainera, domeka hontan, alebinak eskuz banakako txapelketa jokatzen hasiko dira Mañarian eta Arrrigorriagan.

Agur bero bat.

4b9c4f9a-06a0-4359-aa6d-2bd173e6fac9

pilota partiduak #larrabetzu

Kaixo.

etxean

Hauek dira aste honetan Larrabetzuko frontoian jokatuko diren pilota partiduak.

Pasa dan asteburuan jokatutako hiru finaletatik, hiruretan lortu genuen garaipena.

Beraz, Udaberri txapelketako 2. mailako nesken txapeldunak,

GRAVNI txapelketako 22 azpiko nesken txapeldunak

eta GRAVNI txapelketako mutil jubenilen txapeldunak.

Denboraldi hontan, beste garaipen batzuk lortu doguz:

EHko pala txapelketako mutil jubenilen txapeldunak

EHko pala txapelketako neska kadeteen azpitxapeldunak

Udaberri txapelketako senior 2. mailako txapeldunak

Udaberri txapelketako senior 3. mailako azpitxapeldunak