Azken astean presoen aldeko mobilizazio ugari egin dira Euskal Herrian. Parisera martxa abendu hasieran, eta herriz herri hile osoan zehar.
Larrabetzun berton, presoen aldeko ekitaldiak jendetsuak izan dira.
Orain, urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzeko deialdia be bolo bolo dabil herritarren artean.
Hemen presoen aldeko ekimen eta irudiekin egindako bideoa.
Etiketaren artxiboa: presoak
Abenduaren 9an danok Parisera! #orainPresoak
Bakearen artisauek duela urtebete ETAren desarmea jarri zuten martxan. Eta apirilaren 8an Baionan milaka lagunen aurrean emon zuten ezagutzera.
Bakearen aldeko bidean, espetxeetako egoera aldatzeko ordua iritsi da, eta abenduaren 9rako martxa bat antolatu da Parisera.
Gizarte zibileko hainbat erakundetako ordezkariak "Orain presoak" lelopeko #denakparisera mobilizazioa bultzatzeko asmoz batu dira Bilbon pic.twitter.com/KNgzX7OII5
— Foro Soziala (@ForoSoziala) 2017(e)ko urriak 31
Euskal presoak etxera oihupean amaitu dugu prentsaurrekoa.
Abenduak 9, feministok ere Parisera!#OrainPresoak pic.twitter.com/J0v9TamRJQ
— Bilgune Feminista (@ehbfeminista) 2017(e)ko urriak 31
Trenez joateko aukera
Herriz herri autobusak aterako dira, baina badago Hendaiatik Parisera trenez joateko aukera be. Emon izena lehen bait lehen.
Abenduaren 9an gazteok ere Parisera joango gara euskal preso politikoen berehalako etxeratzea aldarrikatzen.#OrainPresoak#DenakParisera pic.twitter.com/6XvXvVnvTo
— Ernai (@ernaigazte) 2017(e)ko urriak 31
Larrabetzu #Izarrekin
Larrabetzuko ume eta gurasoak Izarrekin.
Izar eta Sara batera ikusi gura ditugulako, etxean, kalean, plazan, zoriontsu.
Larrabetzu #Izarrekin argazkia plazan
Ezagutzen dozue egoera. 3 urteko IZAR txikia bere amarengandik urruntzeko arriskua dago gaur. Eta horregatik, azken egunetan mobilizazioak eta salaketak izan dira Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo be.
Argazkia plazan
Larrabetzuko ume eta nagusiok izarrez beteko dogu Larrabetzuko plaza eta horretarako deialdi zabal eta koloretsua egin nahi dogu herritarren artean. Gaur, martxoak 2 (eguena) arrastiko 5etan plazan norbere izarragaz agertuteko. IZAR handi handi bat egingo dogu plaza erdian.
Izar txikiaren amomaren berbak
Azken bidaia | Sakabanaketaren bihurguneetan barrena gidari
Mirentxin taldeko gidariek furgoneta martxa egingo dute zapatuan Larrabetzun hasita Bilboko kaleetan zehar. Mirentxin osatzen duten gidariek zein presoen gertukoek oso garrantzitsu irizten diote taldearen lanari.
Larrabetzuko plazan grabatutako bideo elkarrizketa.
Sakabanaketaren bihurguneetan barrena gidari
erreportaia polita BERRIA egunkarian.
RT Maiatzak 7
Larrabetzu
Azken bidaia izan dadila !#mirentxingidariak https://t.co/1JkCGxGg1r
ZABALDU!— mirentxin gidariak (@MirentxinG) 2016(e)ko apirilak 27
Lasterbidean Larrabetzun. Arrastiko argazkiak
LASTERBIDEAN LARRABETZUN. HEMEN ARGAZKIAK
Kaixo.
Goizean zehar hemen jarriko doguz argazkiak.
Larrabetzuko txakolina…
Jarraitu LASTERBIDEAN LARRABETZUN. HEMEN ARGAZKIAK irakurtzen
Brindisa
Reacciones a la ocupación militar: Palos de la policia del PNV, alegria de algún burukide de EGI,….. y mucha indignación y solidaridad
Kaixo.
Aquí podemos ver algunas de las consecuencias de la operación militar contra una organización civil:
[youtube=http://youtu.be/jL64lnOed-k]
Aquí se ve claramente donde esta el PNV, con su ertzaintza.
Por si queda alguna de la postura del PNV, aquí la alegria de un EGItxu por la acción militar de ayer. Por cierto, EGI de usansolo ha borrado el blog despues de decir lo que piensa,… pero INTERNET LO GUARDA TODOOOOO… (eskerrik asko al colaborador que nos la ha mandado)
…. y por otro lado, miles de personas se han movilizado para rechazar este acto que busca sembrar el terror dentro del movimiento de solidaridad con los presos.
[youtube=http://youtu.be/WQi44xa6p18]
[youtube=http://youtu.be/DuQ1N5QcoG4]
Preso gaixoen alde
Kaixo.
NAIZen irakurrita:
Gaixotasun larria duten presoak dituzten zazpi herritako alkateak elkartu egin dira eta batzorde bat osatu dute, urtarrilaren 7an Bilbon izan zen manifestazio erraldoiaren ondotik gizartearen gehiengoak presoen eskubideen defentsarekin bat egiten duela egiaztatu dela-eta.
Luis Intxauspe (Hernani), Miren Mendinueta (Arbizu), Julen Mendoza (Errenteria), Pablo Barrio (Lasarte-Oria), Argia Ituarte (Ondarroa) eta Mariasun Gaztelu (Larrabetzu) izan dira taldearen aurkezpenean. Maider Garcia de Vicuña Aguraingo alkatea ere batzordeko kide da, baina ezin izan du prentsaurrekoan egon.
Azaldu dutenez, Xabier Lopez Peñaren eta Anjel Figueroaren heriotzek gaixorik dauden presoen egoera «muturrekoa» dela erakutsi dute. Batzordea osatzea erabaki dute, alkate gisa ardura daukatelako beren herritarren bizi baldintzak bermatuak izan daitezen.
Horregatik, elkarrizketa erronda hasiko dute alderdi politiko eta erakundeetako ordezkariekin, egoeraren inguruan hitz egiteko eta konpromisoak eskatzeko. Azken helburua, gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea.