Etiketaren artxiboa: ZEROZABOR

Galiziatik Larrabetzura #larrabetzu

Kaixo.

larrabetzu0zabor  blogan irakurrita:

 

Astelehenean Pontevedrako 46 lagun etorri ziren Larrabetzura: probintzia-diputatuak eta 25 udalerriko alkateak, zinegotziak eta hondakin-teknikariak.

compostera-galicia
Talde hau hondakin-kudeaketari buruzko Nafarroako Unibertsitate publikoko udako ikastaro batean zegoen (Altsasun, irailaren 8 eta 9an) eta bilketa eta materia organikoari buruzko aukerak ezagutzeko bisita batzuk antolatuta zituzten. Gure konpost-planta xumea (baina eraginkorra) eta gero, leku hauek bisitatu zituzten: Epeleko (Bergara) konpost-planta, Noaineko oilo-konpostera, Irurtzuneko auzo-konposta, Leitzako etxe eta auzo-konposta, Usurbileko atez ateko bilketa eta Lapatxeko (Azpitia) konpost-planta. (Lekuen informazioa ikusteko sakatu hemen)

Guretzat plazer eta ohore handia izan zen materia organikoa kudeatzeko eta baserritar berriak laguntzeko balio duen“Bertokoa indartuz” proiektuaren funtzionamendua azaltzea.

pontevedra-visita

Beraien udalerrietakoren batean eredu hau edo antzekoren bat ezartzea gustatuko litzaiguke eta horrela, beraien auzokideek sortutako materia organikoari irteera on bat eman. Edozein gauzatarako laguntza behar badute, badakite non gauden.

Taldearekin batera, Joseba Sánchez Arizmendiarrieta, konpostajean aditua, ere ezagutzeko aukera izan genuen. Bere ezagutza eta ideiak gurekin partekatu zituen eta oso erabilgarriak egingo zaizkigu Bertokoa Indartuz hobetzeko. Eskerrik asko Joseba!

Eta eskerrik asko Pontevedra!

 

edalontzien berrerabiltzea #larrabetzu

Kaixo.

Larrabetzuko web gunean irakurrita:

Larrabetzuko Udalak eta herriko 0 Zabor elkarteak gutako askok etxean ditugun berriz erabiltzeko edalontziei bigarren bizitza bat eman gura diegu, jai eta ospakizunetan sortzen diren hondakin kopurua murrizte aldera.

Horretarako, edukiontzi bat jarriko da udaletxeko atarian, erabili ez eta soberan ditugun plastiko birziklagarrizko edalontziak sartzeko.

Batzen diren basoak garbitzera eta higienizatzera eroango dira espezializatutako enpresa batera; ondoren, herri bazkarietan, jai eta ospakizunetan erabili ahal izango dira urte osoan.

Ekimen honekin, edalontzien erabilgarritasun epea luzatu, eta murriztuko dira baso berrien erosketa,eta beraz fabrikazioa,  zein plastiko hondakinen kopurua, horiek dira-eta gure jaietan sortzen diren hondakin gehienak

Anima zaitezte, bada; egiezu leku armairuetan erabilgarriagoak diren gauzei, eta lagundu horrela jai jasangarriagoak egiten.

Con la intención de reducir la cantidad de residuos que se generan en las diferentes  fiestas  locales, el grupo Larrabetzu Zero Zabor y el Ayuntamiento se han propuesto dar una segunda vida a los vasos reutilizables que  guardamos sin uso en nuestras casas.

Para ello se colocará un contenedor en el Ayuntamiento en el que  el vecindario podrá depositar esos vasos de plástico reutilizables que  ya no use.

Los vasos que se recojan serán enviados a una empresa para limpiarlos e higienizarlos y posteriormente podrán ser utilizados en las comidas populares, fiestas o celebraciones que se hacen a lo largo del año en el pueblo.

Con esta iniciativa se pretende evitar  la fabricación de nuevos vasos o  el uso de vasos desechables, que constituyen la mayor parte de los residuos generados en los festejos.

Animamos a todas las vecinas y vecinos a hacer hueco en sus armarios y contribuir así a unas fiestas más sostenibles.