Etiketaren artxiboa: zinema

Gernika
Markak
Lobak

1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten Gernika. Atzo.
Gaur LOBAK datoz Larrabetzura. Orduko Markak erakustera.

Markak dokumental bat da, Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen duela urte batzuk. Gernikako lekukotzak, gerra, memoria, gaur eguneko bizipenak, Astra… gauza asko. Belaunaldi berrien memoria. Proiektuak. Kultura. Iritziak.

Larrabetzun MARKAK eta Lobak ezagutuko ditugu, memoria ariketa moduan.

MARALA Kataluniatik

Gora Bizkargi eguna!

Bizkargi eguna 2018

Euskal Herria 1937-2018

Aurten testuinguru berezi eta historiko baten ospatuko dugu Bizkargi eguna.
1937ko gerra eta osteko gatazka politikoa gogoratu ditugu urtero Bizkargi mendian. Orduko eta sasoian sasoiko gudariak. Hildakoak eta askatasunaren alde bizitza emandakoak.
Aurten Gernikako bonbardaketaren eguna eta 1937ko gerraren memoria egiten hasi, eta ETA erakundearen desagertzearekin batera izango da Bizkargi eguna, momentu historiko baten. Aro bateko azken Bizkargi eguna izango da, eta aro berri bat abiatzeko momentua.

Egitaraua:

apirilak 26, eguena
19:00etan
Bego Vicario herriko zine zuzendariagaz

AREKA memoria historikoa lantzen duen animazio pelikula.
Ostean, beste laburmetraia batzuk ikusi eta zinema eta memoriari buruz berba egingo dugu.

apirilak 27, barikua
19:00etan
Gernika gogoan, MARKAK pelikula ikusiko dugu.

Eta Gernikako LOBAK, belaunaldi gazteen ekimenari buruzko solasaldia.

Gauean Kataluniatik etorritako MARALAK neska hirukotea kantuan egongo da Hori Baien.

maiatzak 3, eguena
Armagabetzeari buruzko hitzaldia.

maiatzak 5, zapatua
Bizkargira igoera, mendi lasterketa

maiatzak 6, domeka BIZKARGI EGUNA
Bizkargi mendian urteroko ekitaldiak.


Iluntzean Larrabetzuko plazan, ekitaldia eta erromeria DRINDOTS taldeagaz.