Irudiak

HIRIX aplikazioa berritu da #larrabetzu

Kaixo.

 

Atzoko hitzaldian, HIRIXen aukera berriak aurkeztu ziran:

  • Elkarteak-dendak-tabernak>>   informazioa, abisuak, eskeintzak… zuzenean aplikazioan jarri ahal izango dabe.

FACEBOOK-TWITER eta HIRIXen automatikoki publikatuko ziran.

 

  • TAULA zerbitzu berri bat: Auzokideak iragarkiak jarri ahal dabez: erosi, saldu, elkarbanatu….

 

 

 

 

 

 

Ayer se presentaron los nuevos servicios de la aplicación para moviles municipal de LARRABETZU, HIRIX:

 

  • LOS COMERCIOS, ASOCIACIONES, GRUPOS DEPORTIVOS… pueden tener su cuenta en HIRIX y subir directamente cualquier información a la aplicación, que automaticamente se publicará en HIRIX y las cuentas de TWITER -FACEBOOK del autor.
  • Servicio de tablón de anuncios. Cualquier vecina, vecino puede colgar en la apilcación a la vista de todo el mundo un aviso de compra, venta, alquiler, compartir servicios….

 

HITZALDIA: KOLDO IZAGIRRE #EUSKARALDIA #LARRABETZU

Koldo Izagirreren hitzaldia.

ALORRETIK LURRERA

Euskaldunon zaina hizkuntza da, eta zainak lurra behar du: eremu politiko bat. Premia horrek erakusten digu “euskal arazoa” estalgarri zantar bat dela “euskaldunon arazoa” estaltzeko: lehen bizitza pribatua geneukan, gero bizitza publikora iritsi ginen, baina oraindik ez gara iritsi bizitza politikora. Euskara alor bat da gaur egun, lur bat izan behar lukeenean.

Koldo Izagirre

Angulerin, urriaren 19an, barikua 19:30ean.

Ostean bertso-afaria HORIBAI gaztetxean.

 

Kontzertua loroño auzoan #larrabetzu

Kaixo.

Hau da kulturbilgunetik bialdutakoa:

 

Kultura auzoetara

Aupa herrikideok

Bosgarren urtea beteko du irailean Larrabetzuko Kulturbilguneak eta elkartu ginenetik Larrabetzun kultura zelan, norentzat, noiz, non hausnartzen gabiz etenbarik. Hausnarketa horretatik dator Kultura auzoetara proposamena.

Urteotan konturatu gara kultur eskeintza, jai jakinetakoa salbu, Urian zentralizatzen dugula eta akaso ahalegina egin beharko genukeela auzoetan ere kultur ekitaldiak antolatzen, bai kanpotik ekarritakoak bai larrabetzuarrok sortutakoak ( herrian hamaikatxu sortzaile ditugu: musikariak, dantzariak, idazleak, bertsolariak, aktoreak…)

Petti ren kantaldia da gure lehen proposamena eta uste dugu Uritik kanpo bizi garen herritarrok ere proposatu beharko genukeela norbere auzoan zein kultur ekitaldiz gozatu gura dugun.

Halandaze,, bidali zuen proposamenak kulturbilgunea@gmail.com e-lbidera edo etorri gutako edozeinengana.

OHARRA: Euria dela-eta, gaurko kantaldia Ankapalu barruan izango da. Sarrera debaldekoa da.

20:30ean hasi eta 21:30ean amaituko da.

LOROÑO AUZOAN, Uztailaren 29an.

 

petti copia