Kategoriaren artxiboa: Euskalherria

Bakea eta askatasuna irabaztera! Kalera!

Josu Urrutikoetxea militante historikoa eta ETAko kide ohia atxilotu dute Frantziako Alpeetako herritxo baten.
Azken 50 urteotan Euskal Herria eta askatasunaren alde lanean gogor ibilitako laguna.
Ugaon jaio eta Ipar Euskal Herrian atxilotu zutena 80. hamarkadan.
Preso egon ostean Eusko Legebiltzarrean parlamentari izandakoa.
Berriro klandestinitatean ETAko zuzendaritzan bakearen aldeko gudaria. Negoziazio prozesu ezberdinetan parte hartu eta bakearen alde bizitza emandako euskalduna atxilotu dute Guardia zibila eta Frantziako inteligentzia zerbitzuek.

Atxiloketa honekin Estatu zapaltzaileek bakea baino errepresioa gurago dutela argi geratu da.
Euskal Herriak ordea, bakea eta askatasuna gura ditu. Horren alde ari gara lanean.

LEKUE FINALERA #LARRABETZU #BERTSOAK

Kaixo.

AIKOR.

Lekue, finalera

Zapatuan, Bizkaiko Bertsolati Txapelketaren azken finalaurrekoa izan zen Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, eta Etxahun Lekue Etxebarria bigarrena lotu zen bertan. Hala ere, puntuazioari esker –bigarrena izan da– lortu du finalera sailkatzea. Larrabetzuarrak 2016an irabazi zuen txapelketa.
Lekue, finalera
Lekeitioko saioan, Jone Uria Albizuri nagusituko zen, eta berarekin eta Lekuerekin batera hauek arituko dira finalean: Miren Amuriza Plaza, Berrizko irabazlea; Nerea Ibarzabal Salegi, Igorreko irabazlea; Xabat Galletebeitia Abaroa, puntuazioz lehenengoa; Onintza Enbeita Maguregi, puntuazioz hirugarrena; Eneko Abasolo Txabarri Abarkas, puntuazioz laugarrena; eta Aitor Bizkarra Ruiz, puntuazioz bosgarrena.
Finala abenduaren 15ean, zapatuan, jokatuko da Bilbao Arenan. Saioari 17:00etan emango diote hasiera, baina ateak 15:30ean zabalduko dituzte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke, edo Durangoko Azokan, Bertsozale Elkartea-Lankuren stand-ean. Sarrerak finalean egunean bertan ere erosi ahalko dira: Bilbao Arenaren kanpoaldean txarteldegia zabalduko da 12:30etik aurrera.
Informazio gehiagorako: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa eta sare sozialak.

hauteskundeak 2019 #ehbildu #larrabetzu

Kaixo.

http://larrabetzu.ehbildu.eus/ en   irakurritakoa:

LARRABETZU. 2018-11-05.   Gaur iluntzean egindako Larrabetzuko EHBILDUren batzarrean herriko alkate dugun Iñigo Gaztelu Bilbaok jakinarazi digu bere burua aurkeztuko duela hurrengo legegintzaldirako maiatzean egingo diren hauteskundeetan aurkeztuko ditugun hautagaien zerrendaburu izateko.
Ziur gaude Larrabetzurako etorkizun hobea eraikitzen gabizen honetarako bera dela alkaterik onena.
Hauxe izan da Iñigok berak esandakoa:
inigo“ESKERRIK ASKO zuen konfidantzagatik!
Azkenengo legegintzaldian  Larrabetzuko alkate bezala lanean nabil eta datorren legengintzaldirako, 2019-2023, Ehbilduren alkategaia izateko neure burua aurkeztu dot.
Larrabetzu herri txikia da eta danok gara ezagunak. Ez dot uste neure buruari buruz ezer barririk kontatu behar dodanik.
Baina gauza pare bat esan gura neukez:
  • Udalean egiten dogun lana, talde lana da, eta egiteko daukagun guztia ere ekipo lanaren bitartez egingo dogu.
  • Alkatetza gure esku izan dogun bi legegintzaldietan, herria izan da gure lehentasuna  eta etorkizunean ere horrela izango da.  Udala herriaren instrumento bat da: UDALETXEA=HERRIKO ETXEA!”

Uritarra prentsan @uritarrakt #larrabetzu

kaixo.

DEIA:

Herri izaerako kluba
LARRABETZUKO URITARRA FUTBOL KLUBAK 70URTE BETE DITU ETA AURTEN NESKEN ESKOLAFUTBOL TALDE BAT SORTZEA LORTU DU.GOGOTSU HASI DIRA, GAINERA
Bizkaian udalerri txiki asko daude, eta horietako batzuk bizi eta mugimendu handikoak. Horietako bat Larrabetzu da, Txorierriko eskualdean kokatua. Aurten, bertako futbol klubak 70 urte bete ditu;ez da gutxi. Uritarra da futbol klubaren izena eta bertako futbol zale guztiak biltzen ditu. Aurten 11 talde osatu dira;horietatik zazpi eskola mailakoak dira;eta, beste laurak, federatuak. Kluba oso harro dago talde kopuruaz;izan ere, egoera asko hobetu da. “Oso pozik gaude, zifra oso ona delako. Duela zazpi urte, ni hasi nintzenean, bost ziren;orain, zazpi ditugu. Gainera, jokalarien %90 herrikoak dira, baina Lezama, Zamudio eta Morgako jendea ere badago” azaldu digu Janirek, eskola taldeen arduradunak.

Aurten hamaika talde osatu dira;horietatik zazpi eskola mailakoak ;beste laurak, federatuak eta %90a Larrabetzukoak dira

Bestalde, klubeko partaideak oso pozik daude, neskaz osatutako talde bat sortzea lortu dutelako. 18 neskatilaz osatuta dago eta erakundeak egindako sustapen lanaren fruitua dela esan dezakegu. “Pasa den urtean eskola talde bat osatzeko aukera aztertzen hasi ginen eta aurten 17 neskatilak eman dute izena. Beste bat ere badaukagu, entrenamenduetara etortzen dena. Zalantzak genituen, ea proiektuak aurrera egingo zuen ala ez;izan ere, kontuan izan behar dugu nesketako batek ere ez duela aurretik jokatu;orain arte ez dute ia-ia inolako harremanik izan baloiarekin. Hala ere, harritu egin gara eta taldean oso sintonia ona dago”, esan digu Janirek.
Gainera, jokalariak oso fidelak dira;entrenamendu guztietara etortzen dira eta futbol 7ko txapelketa jokatzen ere hasi dira. “Talde ona egin dugu. Badakigu jokalari asko direla talde bakarrerako, baina ez ditugu banatu nahi;azken finean, lagunak dira, eta elkarrekin eman dute izena. Futbol 7 modalitatean jokatzen dute eta lehenengo partida irabazi egin dute. Sinetsi ezinik zeuden;hala ere, lagun arteko partida guztiak askogatik galdu zituzten. Hori bai, filosofia handiz hartzen dute. Nahiz eta aurkariek hamar gol sartu, eurek lortutakoa hartzen dute kontuan;eurek sartzen duten gol bakoitza oso modu positiboan baloratzen dute”, baieztatu du koordinatzaileak.
Neskatilen arteko giro polit hori klub osoan sumatzen da. Uritarra klub apala eta xumea da;helburua ez da onenak izatea, baizik eta haurrek futbolean jokatzeko eta ondo pasatzeko aukera izatea. “Maia-tzean ateak irekitzeko jardunaldi bat izaten dugu, probatu nahi duenarentzat. Animatzen diren guztiak onartzen ditugu. Ez dugu fitxaketarik egiten. Denak dira ongi etorriak. Esaterako, haur kategoriako Lezamako talde bat daukagu. Ez daukate futbol 7 modalitatean jokatzeko aukerarik, beraz, hona etortzen dira, eta gu pozarren gaude”, esan digu Janirek.
Klubak antolatzen duen ekitaldirik garrantzitsuenetako bat txapelketa solidarioa da. Maiatzaren amaieran izan ohi da eta aurten zor-tzigarren edizioa egin dute. Biltzen duten dirua elkarte desberdin bati ematen zaio, urtero. Oraingoan, Garmitxa elkartearentzako izan da. Elikagaiei alergia izatea eragiten duen gaixotasun arraro bat daukaten pertsonen aldeko elkartea da;gaixotasunak ez dauka izen ofizialik baina ikertzaile batek ATA izena jarri zion (Alergia Total a los Alimentos). 8.500 euro lortu ziren. “Edizioa oso positiboa izan da. Herritarrek asko lagundu zuten txapelketaren antolaketan eta zortea izan genuen eguraldiarekin. Oso ona egin zuen. Agian horregatik lortu genuen diru gehiago. Tenperaturak asko eragiten du edariak kontsumitzeko orduan, esaterako. Beste urte ba-tzuetan eguraldi txarra egin du eta emaitzetan nabaritu dugu. Gainera, Bizkaia osoan asko baloratzen den txapelketa da eta jendea gogoz etor-tzen da”, esan du.
Txapelketa bi egunekoa izan zen;ostiral arratsaldea eta larunbat goiza taldeen faserako;eta larunbat arratsaldea finaletarako. Guztira, hamasei taldek parte hartu zuten eta lau taldetan sailkatuta geratu ziren. Athleticek irabazi zuen, Peña Athletic taldearen aurkako partida gogor baten ostean. Penaltiak bota behar izan zituzten.
Hala ere, Larrabetzuko klubak eta herri osoak beste zerbait ere izan zuten ospatzeko;izan ere, lehenengo taldea ohorezko dibisiora igo zen, beraz, jai handi bat sortu zen, sare sozialen bidez ere eman zutena. Uritarraren senior taldeari harrera egin zitzaion udaletxean, jokalariak autobus batean ibili ziren herritarrak ospatzera animatuz eta denen artean jai handi bat egin zuten futbol zelaian.
Kategoria horretako debutean taldeak ez du oraindik partidarik galdu, eta hala jarraitzea espero dute. Bitartean, eskolako jokalariek ederto pasatzen dute astebururo han eta hemen jokatzen. Ziur horietako askok talde federatuetan jokatuko dutela etorkizunean. Esaterako, erregionaleko hirugarren mailan jokatzen duten ia denak harrobikoak izan dira.
Larrabetzu herri txikia da baina klub handi bat dauka, oso maitatua.

 

 

LAN ESKEINTZA #LARRABETZU @EgazTxorierri

Kaixo.

BEHARGINTZA:

 

Últimas ofertas
 
Se precisa para instalaciones deportivas ubicadas en el municipio de Larrabetzu:
MONITOR/A ACTIVIDADES DEPORTIVAS
Se precisan 2 personas para impartir las siguientes actividades deportivas en horario de:
LUNES Y MIERCOLES: 18:OO-19:00 BODY TRAINNER/ 19:00-20:00 SPINNING/ 20:00-21:00 PILATES
MARTES Y JUEVES: 18:00-19:00 ZUMBA
Imprescindible experiencia y/o formación acorde a las actividades mencionadas.
Valorable: Conocimientos de euskera
Se ofrece contratación a tiempo parcial, incorporación inmediata, duración año escolar ( octubre a junio).

 

Orain Presoak #larrabetzu

Kaixo.

gaurko BERRIA egunkarian irakurritakoa:

 

Arantza Aldezabal eta Zesar Martinez EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak dira, botanikakoa Aldezabal eta soziologiakoa Martinez, baina oraingoan ez dira elkartu unibertsitate kontuez berba egiteko. Haiek biek eta jardunbide, pentsamolde eta esparru askotako beste 40 bat lagunek Orain Presoak dinamika sortu dute, egoera politiko berrian presoen auzia konpondu behar dela eta horretarako herritar bakoitzaren ekarpena beharrezkoa dela sinetsita. Joan den ekainaren 2an egin zuten horren aurkezpena. Urriaren 20an manifestazioa antolatuko dute Bilbon.

Zer da Orain Presoak, eta zergatik erabaki duzue beste esparru batzuetan aritzen zareten lagunok orain dela urrats bat aurrera egiteko garaia?

ARANTZA ALDEZABAL: Dinamika honen bidez, gizarte zibila aktibatu nahi dugu, eta giza eskubideen aldeko aldarrikapena indartzera dator. Oso garai historiko berezian gaude, eta ezin dugu pasatzen utzi. Orain da momentua indar handiz eta gizarte mailan aldarrikapen hori egiteko.

ZESAR MARTINEZ: Helburua da gure herriko sektore baten sufrimendua amaitzea. Eta justiziaren aldeko aldarrikapen bat ere bada. Gure arteko solasaldietan oso presente dugu sufrimendurik gabeko etorkizun baterako ekarpena egiteko gogoa.

Espetxe politikaren arloan lau eskakizun zehatz egin dituzue. Zeintzuk dira?

Z.M.: Lehenbizikoa aski ezaguna da: sakabanatzea eta urruntzea amaitzea, presoen eskubidea den hori —etxetik gertu egon ahal izatea— bete dadin. Bigarrenik, larri gaixorik dauden presoen egoera berraztertzea eta giza eskubideen ikuspegitik dagokien tratamendua ematea; hirugarrenik, zigorrak batzea, Europako arauen arabera estatu batean betetako zigor urteak zenbatu behar direlako beste estatu batean zigorra bete behar izatez gero, eta Espainiako Estatua ez da hori egiten ari. Eta, azkenik, gradu aldaketa ahalbidetzea. Oinarrizko puntuak dira, eta indarrean dagoen legea betetzea baino ez.

A.A.: Ez dugu ahaztu behar eskubide hauek salbuespen legedi batean oinarrituta ari direla urratzen. Gure ustez, salbuespen legedi horrek zigortu behar ez dituenak zigortzen ditu: senideak, esaterako. Lehen ere ez zegoen inolako argudiorik salbuespen legedi hori aplikatzeko, baina, orain, are gutxiago.

………………………………..

…………………………………

…………………………………