Kategoriaren artxiboa: Euskalherria

Larrabetzuk independentziaren aldeko udalerri izendatu dau bere burua #larrabetzu

Kaixo.

BERRIA.INFO

LARRABETZU. Larrabetzuko Udalak (Bizkaia) erabaki du «Euskal Herriaren independentziaren aldeko udalerri» izendatzea bere burua. EH Bilduren sei zinegotziek alde bozkatu dute eta EAJren bostak abstenitu egin dira. Larrabetzuko bizilagun independentista batzuek osatutako herri batzorde batek egin zien proposamena udal taldeei.

HEMEN ONARTUTAKO MOZIOA.

Bozketa: EH Bilduren sei zinegotziek alde bozkatu dute eta EAJren bostak abstenitu

LARRABETZUKO UDALARI
MARTXOAK 18 INDEPENDENTZIA EGUNA LARRABETZU N
MOZiOA
Larrabetzuk mendeetan zehar eta belaunaldiz belaunaldi euskal nortasuna bizirik gordetzea erabaki izan du. Horregatik dagoz XXl. mendean euskara
eta euskal kultura bizi bizi gure herrian. Hizkuntza eta kulturagaz batera, Euskal Herriaren historiaren zein ibilbide politiko eta sozialaren memoria ere, inoiz baino presenteago dagoz gure artean, herritarrok halantxe erabaki izan dugulako.
Larrabetzuko herritarrok kom u n itate euskaldu n, eus kaltza le eta abertzalea osatzen dugu. Partekatzen dugun imaginario kolektiboa euskal unibertso sendo batean kokatzen dugu eta geure burua munduan kokatzeko orduan, Euskal Herria dugu abiapuntua. Larrabetzuarrak garen heinean gara euskal herritarrak, eta euskal herritar Iegez sentitzen gara munduaren
parte. lzaera eta sentimendu hori etengabe agertzen da gure eguneroko elkarbizitzan, herriko eragileen jardueretan, jai eta ospakizunetan edo urtero burutzen ditugun hamaika ekimen kultural eta sozialetan.
Arlo politikoan, diktadura frankistaren ostean lzan diren hauteskunde guztietan, oso garbi erakutsi du bere izae¡a Larrabetzuko herriak: udal hauteskundeetan hautetsi abertzaleak aukeratu izan dira eta gainetiko hauteskundeetan ere, bozken gehiengo oso zabala abertzalea izan da
behin eta berriro. Abertzaletasun horretatik, bestelako pentsakera, sentimendu edota jatorria duten pertsonak ezinbesteko herrikidetzat ditugu oso argi baitugu Larrabetzu zein Euskal Herria guztion artean eraikiko ditugula.
2017ko martxoaren 19an, Gure Esku Dago ekimenak bultzatuta, herrigaldeketa burutu genuen. Ariketa demokratiko eredugarri horretako emaitzek berretsi egin zuten orain arte azpimarratu duguna. Galdera oso zehatza tzan zen: “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?”. Parte-hartzea %58koa izan zen eta %94,23ak baiezko bozka eman zuen.
Larrabetzuarrok oso arduratuta gagoz gure herriaren etorkizunagaz. Demokrazian eta justizia sozialean oinarritutako gizartea eraiki gura dugu, herritar guztiok herri libre batean zoriontsu izateko aukera izan dagigun.
Euskal Herriak bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabaki dezan, burujabetza osoa izan behar duela uste dugu, eta burujabetza osoa gauzatzeko modu eraginkorrena estatu independentea erahea dela.
Larrabetzuarrok behin eta berriro erakutsi dugu gure borondatea eta, orain, Udalari, herritarron hitza kontuan hartu eta adierazitako norabidean pausoak egitea dagokio.
Halandaze, Larrabetzuko Udalari, zera eskatzen zalo:
1- Larrabetzu Euskal Herriaren independentziaren aldeko Udalerri deklaratzea.
2- Bizkaiko Udaleetako alkateak eta zinegotziak gonbidatzea martxoaren l8an Larrabetzura etor daitezen.
3- Larrabetzuko herritar guztiak ere gonbidatzea martxoaren l8an egingo diren ekitaldietara.
Independentzia Eguna antolatzeko herri-batzorde”

 

pilota partiduak #olarreta #larrabetzu

Kaixo.

Olarretako lagunak bialdutakoa.

 

Eskolarteko eskuz banakako txapelketa hasi da. Barikuan gure umeak banan banako partiduekaz hasiko dira, bai. Ilusioz beteta dauz danak. Zorte on danori.
Beste alde batetik, umeen pala txapelketak aurrera darrai, eta nagusien partiduak be ikusi ahal izango doguz. Azpimarratzekoa, Euskal Herriko nesken pala Irekian, bi bikote sartu doguzala finalaurrekoetan.

Disfrutatu neska-mutilak!

Larrabetzuko Umeen Kontseilua 2018 martxan #larrabetzu

Kaixo

www.larrabetzu.eus en irakurrita.

LUK 2018

 

Otsailaren 15ean abiatu da aurtengo Larrabetzuko Umeen Kontseilua. Aurten, Kontseiluan ohikoa denez, iazko taldearen erdia lantaldetik urten da ume berriei lekua eginez, eta beste erdiak beste urtebetez jarraitzen du. Hala, aurtengo taldea Martin, Ekain, Ane, Kepa, Amaiur, Izaro, Lur, Asier, Ion, Naima, Zirats eta Amaiak osatzen dute.

Harrera bilera izan ohi da urteko lehena, txikienek ez baitakite oso ondo zertara datozen eta denon artean azaltzen diegu zer egiten dugun Errebaleko eraikinean klasean egon beharrean. Ordubete izan dugu elkar ezagutzeko, Peru eta Kattalin hezitzaileek lagunduta. Taldekideei buruzko gauza batzuk jakin ahal izan ditugu joko txiki baten bitartez: Zer egiten dozu ondo / Zer ez jatzu bapez gustatzen / Zertan jolastea duzu gustokoen / Herriko zein parte duzu gustokoen / Zer gustaten jatzun gitxien Larrabetzutik / Zein superbotere aukeratuko zendun / Zure ipuin, kanta, pelikula gustoko bat / Txikitan gertatu jatzun zerbait… Edo beste edozer!

Aurten, ordea, gai pila dauzkagu umeekin kontsultatzeko, eta lehen egunerako ere Alkatearen bisita aurrikusita dugu gai zehatz bati buruzko umeen iritzia jaso nahi duelako. Izan ere, datorren udan eskolako patioan egingo den estaldura berriari buruzko iradokizunak jasotzera etorri dira Iñigo Gaztelu alkatea eta Arantza Itziar zinegotzia. Obra hau uztailerako aurrikusita dago, baina oraindik garaiz gaude proiektuari proposamen berriak eransteko. Lehenik, youtuben dagoen estaldura proiektu honi buruzko bideoa ikusi dugu: ESKOLAKO ESTALDURA BERRIAREN BIDEOA HEMEN.

Umeek galdera eta ekarpenak egiteko txanda izan dute gero, eta jotafuego aritu dira egitura berriaren nondik norakoak aztertzen: Baloi bategaz apurtu leike? Nork garbituko du? Gora igon ahal gara? Baloiak kateatuta geratu ahalko dira? Agian euria haizeagaz ez sartzeko parte batzuk behar ditu… Izkutatzeko lekuak izan ahal dauz? Eta igo eta bajatzen diren ate batzuk? Komunak ipini leikez izkina batetan? Eta halakoak aztertzen aritu dira…
Hurrengo bileratan beste lan batzuk hartuko ditu umez osatutako jakintsuen kontseilu honek, ume begirada udal kudeaketan eta herrigintzan txertatuz egunik egun.

Lotura honetan ikus ditzakezue 2018ko LUKen lehen saio honetako argazki guztiak: ARGAZKIAK. 

https://www.flickr.com/photos/148125715@N03/sets/72157687944669200/