Kategoriaren artxiboa: Politika

Abenduaren 9an danok Parisera! #orainPresoak

Bakearen artisauek duela urtebete ETAren desarmea jarri zuten martxan. Eta apirilaren 8an Baionan milaka lagunen aurrean emon zuten ezagutzera.
Bakearen aldeko bidean, espetxeetako egoera aldatzeko ordua iritsi da, eta abenduaren 9rako martxa bat antolatu da Parisera.


Trenez joateko aukera

Herriz herri autobusak aterako dira, baina badago Hendaiatik Parisera trenez joateko aukera be. Emon izena lehen bait lehen.

LED ARGI BERRIAK FUTBOL ZELAIRAKO #LARRABETZU

Kaixo.

www.larrabetzu.eus

Eraginkortasuna eta iraunkortasuna dira LARRABETZUko Udalak inbertsinoen arloan egin dauzen ahalegin honeen zutabe biak. Zemendian, gaur egun dagozan argi-fokuak kendu eta punta-puntakoak diran LED PHILIPS argi barriak ipiniko dira. Instalazino barri hori abiatuarazoteak kontsumo elektrikoaren % 70 aurreztea ekarriko dau. Horrezaz ganera, lanpara mota horrek, egun jarrita dagozan argien aldean, askozaz be bizitza erabilgarri luzeagoa dauka, eta argi-sistema barriak posizino bat eukiko dau entrenamentuetarako eta beste posizino bat partidu ofizialetarako. Horreri guztiari esker, udal instalazinoak eraginkorragoak izango dira, iraunkorragoak, eta energia gitxiago kontsumiduko dabe.

Atzo sinatu zan burutzapen-kontratua proiektu hoen adjudikazinoa hartu dauen enpreseagaz. Lizitazino honetara 11 enpresa aurkeztu ziran.

Proiektu honek, urte hasikeran 2017-2019rako inbertsino-plan estrategikoan onetsi diran proiektuetariko bat danak, 60.340 euroko kostua eukiko dau. Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko dau eragiketa honen kostuaren % 60, energia-eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzinoen pentzura.

Instalazino hau martxan jarri ostean, Larrabetzuko futbol-zelaia energia aurreztuten dauen eta askozaz merkeagoa dan teknologia barri hau daukien lehenengo zelaietarikoa izango da.

 

AURREKONTUAK 2018. PARTE HARTU @HIRIXAPP #LARRABETZU

Kaixo.

Larrabetzuko udalak, 2018. urteko aurrekontuak prestatzeko galdetegia martxan jarri dau.

HIRIXAPP mugikor aplikazioa erabiliz erantzun ahal da.

A través de la aplicación HIRIXLARRABETZU, o en papel en el cuestionario que aparecia en la revista BIZI LARRABETZU, podeis contestar a los propuestas del ayuntamiento respecto a los presupuestos del 2018.

 

 

Gudari Eguna 2017


2017ko Gudari Eguna berezia da. Aurten besteak beste apirilaren 8an ETA erakundearen desarmea gauzatu zen, eta Kataluniako independentzia prozesua pil pilean dago. Testuinguru horretan gogoratuko dira Euskal Herri osoan azken urte hauetan guztietan askatasunaren alde bizitza emandako lagunak.

  • Irailak 27 (eguaztena)
  • Arrastiko 8etan
  • Herriko plazan

ORDENANZAS FISCALES 2018. PARTICIPACION CIUDADANA #LARRABETZU

Kaixo.

www.larrabetzu.eus

 

2018rako zerga ordenantzak aldarazoteko eta eguneratzeko proiektuaren prestaketea aldez aurreko kontsulta publikoaren pean iminten dogu.

Egutegia honakoa izango da:

  • Irailaren 26tik urriaren 6ra webgunean argitaratuko da 2018rako zerga ordenantzak aldatzeko aurreproiektua. Herritarrei entzunaldia emateko eta eretxiak batzeko. Horreek udaletxera ekarri ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-mail bidez bialduz.
  • Urriaren 18ko Ogasun Batzordean testua aurkeztuko da haren ganean eztabaidatzeko.
  • Urriaren 25eko bilkuran 2018rako zerga ordenantza barriak onartuko dira.
  • Zemendian BAOn argitaratuko dira, jendaurrean egoteko.
  • Abenduan behin betiko onarpena argitaratuko da.

Disponemos el sometimiento a consulta pública previa a la elaboración del proyecto de modificación-actualización de las Ordenanzas fiscales y la ordenanza de los precios públicos para el año 2018.

El calendario será el siguiente:

  • Del 26 de septiembre al 6 de octubre se publicará en la web el anteproyecto de modificación de las ordenanzas fiscales para el 2018. Para dar audiencia a la ciudadanía y recabar las aportaciones. Estas se podrán hacer tanto de forma presencial, trayéndolas al ayuntamiento, como en sede electrónica o mandándolas por mail a   udala@larrabetzu.eus
  • En la comisión de Hacienda del 18 de octubre se presentará el texto para su debate.
  • En el pleno del 25 de Octubre se aprobarán las nuevas ordenanzas fiscales para el 2018
  • En Noviembre se publicarán en el BOB para su exposición pública
  • En Diciembre se publicará la aprobación definitiva

 

ez ohiko batzarra #Larrabetzu- #catalunya

Kaixo.

 

EZ-OHIKO BATZARRERAKO DEIALDIA.

 

ehbilduren mozioa:

KATALUNIAREKIN BAT, DEMOKRAZIOAREKIN BAT. MOZIOA

Urte luzeetako prozesu baten baitan eta herritarren gehiengo baten eskariari ateak irekiz, etorkizuna libreki erabakitzeko bitarteko demokratikoz hornitu du Kataluniako herriak bere bidea. Kataluniako instituzio nagusiek herritarren nahiei bide emateko erabaki irmoa hartu dute.

Katalunian herritarren borondatearen eskutik eman diren urratsek, Madrilen aldetik indarraren, mespretxuaren eta zaharkitutako legeen ustezko arrazoiarekin erantzun da.

Bide demokratikoen aurkako eraso larri honen aurrean, LARRABETZUko Udalak honako mozio hau eztabaidatu eta onartzen du:

1.- Udal honek, zilegitasun osoa aitortzen dio Kataluniako Parlamentuak egingo duen autodeterminazio erreferendumari. Izan ere, libreki adierazitako herritarron borondatea da tresna politikorik eraginkorrena edozein herri edo kolektiboren etorkizuna eraikitzeko.

2.- Udal honek, Kataluniar herriaren eta Parlament-aren erabaki burujabeen aurka Espainiar estatutik buruturiko erasoak salatu eta arbuiatzen ditu. Madrilgo Gobernua, epaitegiak eta Auzitegi Konstituzionala ezin direlako Kataluniako herritarren gehiengo zabalak adierazitako borondate demokratikoaren gainetik jarri.

3.-Modu demokratikoan aukeratuak izan diren Kataluniako alkateak deklaratzera deitzea irmoki salatzen dugu. Demokrazia praktikan jartzea ahalbidetu nahi duten alkateak inputatzea deitoratzen du.

4.- Udal honek, Euskal Herria, Katalunia edo munduko gainerako herrietan, herritarren borondate askean oinarrituta garatzen dituzten prozesu politikoen alde egiteko konpromisoa hartzen du.

5.- Udal honek urriaren bateko emaitza errespetatzen du eta Instituzio zein eragileei ere berdina egitea eskatzen die. Horretarako erabaki honen berri, Kataluniako Parlament-eko lehendakariari, Madrilgo Gobernuko presidenteari eta Auzitegi Konstituzionaleko presidenteari ematea erabakitzen du. Gure udalerriko herritarrei ere jakinaraziko zaie erabaki honen berri.

6.- Urriaren bateko galdeketa bitarte Udaleko balkoian estelada jartzea onartzen du Udalbatzak.

 

 

 

PETICION A MOVISTAR #LARRABETZU

Egunon.

Tal vez, serviria de presión que todo el vecindario llamasemos a telefonica realizando una petición de fibra optica para Lararbetzu. Según nos cuenta un técnico, la empresa tiene en cuenta las peticiones realizadas para el despliegue de la fibra óptica…

 

WWW.LARRABETZU.EUSen irakurrita:

Jaun-andere agurgarriak:

Idatzi honen bidez, gure haserrea adierazi nahi dizuegu Bizkaiko Larrabetzu herrian zuntz optikoa zabaltzeko egin ditugun eskabideen aurrean inolako erantzunik jaso ez dugulako.
Nik, IÑIGO GAZTELU BILBAOk, 30 609 485G NA zenbakidunak, hamaika bider eskatu diot zuntzaren hedapena gure “Telefonicako aholkulari pertsonalari” hainbat mailen bitartez.

Ez daukagu inolako erantzunik.

INGURUKO HERRI GUZTIEK BADUTE ZUNTZ OPTIKOA: LEZAMA, GALDAKAO, ZORNOTZA. Larrabetzun Eusko Jaurlaritzaren esku dauden eraikin guztiek badute zuntza: Osakidetza, udal eskolak…
Hori dela eta, honako hau eskatzen dugu:

  • Zuntza ahalik eta lasterren zabaltzea.
  • Hedapenerako data zehatz bat.

Zuen erantzunaren zain gaude.
Erantzunik ez badugu, egoki deritzegun neurriak hartuko ditugu: herri kanpainak, prentsa oharrak, osoko bilkuraren akordioak…

Besterik gabe, agur

IÑIGO GAZTELU BILBAO