Euskaraldia hasi da, eta 506 lagun gara Larrabetzun 11 egunez euskaraz bizitzeko hautua egin dugunak. 406 ahobizi eta 100 belarriprest. Hau da hau marka!
Herriko sortzaileak berbaz
Gotzon Barandiaran eta Toti Martinez de Lezea liburu barriei buruz berbetan egongo dira eguen honetan Angulerin.
Euskaldunon zaina hizkuntza da, eta zainak lurra behar du: eremu politiko bat. Premia horrek erakusten digu “euskal arazoa” estalgarri zantar bat dela “euskaldunon arazoa” estaltzeko: lehen bizitza pribatua geneukan, gero bizitza publikora iritsi ginen, baina oraindik ez gara iritsi bizitza politikora. Euskara alor bat da gaur egun, lur bat izan behar lukeenean.
Koldo Izagirre
Angulerin, urriaren 19an, barikua 19:30ean.
Ostean bertso-afaria HORIBAI gaztetxean.
larrabetzutik.org | gure herria sarean eta munduan