Etiketaren artxiboa: karraderan

larrabetzuko proiektua prentsan #larrabetzu #karraderan #aranzadi

GARAnkaixo.
gaurko GARAn

 

BURDIN HESIAREN AZTARNAK BILTZEN HASI DA LARRABETZUKO HERRIA

Burdin Hesiaren inguruetan mendi lasterketa baten ibilbidea antolatzen ari zirela, gerrako aztarnak agertzen hasi ziren. Aurkitutakoaren dimentsioa ikusita, Aranzadirengana jo zuen Karraderan elkarteak. Egun, lanean jarraitzen dute Udala eta zientzia elkartearekin hitzarmen baten baitan, oroimena «herriari itzultzeko».
Nerea GOTI

Ibilbidea prestatzen ari zirela, sastraka artean aztarnak agertzen hasi ziren. Lubakiak, meazuloak, balak ageri dituzten hormak, plater bat eta gorpuzkiak aurkitu dituzte basoan lanean aritu diren herritarrek

Larrabetzuko Udalak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Karraderanek sinatutako hitzarmen baten baitan ari dira lanean herritarrak aztarna berrien bila, era sistematizatu batean eta metodo zientifikoa erabiliz

Bilboko Burdin Hesia defentsa-lerroa Gaztelumendin apurtu zuten tropa frankistek, eraso bortitz batean. Adituen ustez, erresistentzian desagertutako gudarien gorpuak ager litezke martxan dagoen proiektu honi esker

Mendi lasterketa antolatzen du Karraderan elkarteak Larrabetzu aldeko mendiek gordetzen duten historiaren balioa agerrarazteko, Burdinazko Harresian Karraderan Mendi Lasterketa, «gure historiaren 31 kilometro»

A rrazoi askogatik xarma berezia du Larrabetzuko herriak hartu duen erronkak. Oroimen historikoa berreskuratu nahi dute, 1936ko gerran giltzarri izan zen inguru batean. Gertatu zenaren oroimena gordetzearekin batera, egia, aitortza… ere nabarmendu nahi dute, hamarkadetan isilean baina ahantzi gabe gorde dena azaleratzeko. Beste ezaugarri garrantzitsu eta berezi bat du proiektuak. Bultzatzaileek diotenez, «herriak herriari» itzultzea da asmoa, eta bide horretan hitzarmen bat sinatu dute Aranzadi eta Udalarekin, «1936-1945 urteen artean Larrabetzun gertatutako giza eskubideen urraketa ikertu eta oroimen historikoa lantzeko».

Ekimenaren abiapuntua ere bitxia da. Kontatzen dute orain bi urte inguru, mendi martxa bat antolatzen ari zirela, sortu zela asmoa. Gerora ideia hori gorpuzten joan da egun martxan duten egitasmoa biribildu arte. Pentsatu zuten Euskal Herrian mendi martxa ugari antolatzen zirela eta Larrabetzu inguruko mendiek altxor handi bat gordetzen zutela, hots, Burdin Hesiaren aztarnak. Bi elementu horiek nolabait bat egin behar zutela pentsatu zuten; kirol proba bat bai, baina historia gordetzen duen ibilbide batetik. «Goazen zeozer ezberdina egitera, ez dadila izan kirol proba huts bat, lehiaketa hutsa, aprobetxa dezagun Larrabetzun daukagun hau», komentatu zuten Karraderan elkartean. Abiapuntua eta filosofia finkatuta, ibilbidea zehazten ari zirela aztarna berriak agertzen hasi ziren. «Ikusita gero eta gehiago agertzen ari zirela, Aranzadira jo genuen, ez baikenekien oso ondo hura guztia zelan kudeatu», azaldu dio Gaur8ri Ainhoa Larrabe Karraderan elkarteko kideak.

Jakin-minak erreta, Gaur8ren hurrengo galdera zer aurkitu zuten izan zen halabeharrez. Esan zigutenaren arabera, defentsarako harresiaren egitura ezagunaren ondoan, basoan, lubaki eta galeria ugari dago, eta egitura horiez gain, beste aztarna batzuk agertu dira inguru horietan azken hilabeteetan.

«Gauza da, sasi-garbitzeko makina hartuta sastraka artean sartu zela lagun bat eta lubaki bat aurkitu zuela; apur bat aurrerago begiratu eta zulo baten aho handiago bat eta, behin horretan sartuta, konturatu zen horman balak ikus zitezkeela oraindik, plater bat ere aurkitu zen…», kontatu zuen Larrabek. Dioenaren arabera, gehienak ez daude begi bistan, asko estalita daude, «lurrek janda» eta ondotik pasatzean ondo arretaz begiratzen ez baduzu, animalia baten gordelekua izan daitekeela pentsa dezakezu».

Lubakien arteko lurpeko pasabide horiek ‘T’ forma dute eta kasu batzuetan mendiaren beste alboan dute irteera. Antza, lubakien artean egokitzen zituzten egiturak dira, gordetzeko, ihes egiteko. Urteetan lurrak eta sastrakak estalita egon zena irudikatu zitzaien berehala, bunkerren arteko lotura eta pasabidez beteriko lurpeko egitura handi bat. Imajinatzekoa da horrelako aurkikuntza batek sortuko zuen zirrara, eta Larrabek baieztatu zuenez, egitasmoa lotzeko eta gehiago bilatzeko pizgarri bat izan zen Karraderan elkarteko kideen artean.

Paraje estrategikoa 36ko gerran

Kontua da asko aurkitu dutela eta beste aurkikuntza asko egitea espero dutela orain arte atzemandakoa ikusita. Tokiak berez informazio ugari eman dezake, Larrabetzu inguratzen duten mendiak elementu estrategiko baten zati garrantzitsu bat izan zirelako. «Hemen kokatzen zen defentsa lerroa eta hemen egon zen bataila bortitzenetako bat», esan du Larrabek.

Bilboko Artxanda mendiak, Galdakaoko Gangurenek eta Larrabetzuko Bizkargik eta Gaztelumendik osatzen zuten hiriburuaren inguruko Burdin Hesia defentsa-lerroa, baina askoz zabalagoa ere izan zen. Euskal Herriko historian zehar hainbatetan gertatu bezala, basoak elementu estrategikoak izan ziren eta, ondorioz, iragan horren lekuko bilakatuta, informazio zabala gordetzen dute, Larrabetzun baieztatzen ari direnez.

Larrabek azaldu duenez, garaiko mapetan, Eusko Gudarostearenetan, lubakiak agertzen dira baina ez galeriak eta kobazulo antzeko horiek. Horregatik lehendabiziko lanen artean Karraderan elkarteak eta Larrabetzuko herritarrek sortutako boluntario taldeek aurkitzen duten hori katalogatzea dago. Lehen pausoa, beraz, azterketa sakon bat egitea da, zehazteko «zer aurkitu dugun, lubakiak eta bunkerrak non dauden… eta mapa baten gainean pentsatu, zeren balioa agerian jarri oraingoz, epe ertain eta epe luzera begira».

Bolunburuko inguruak garbitzen ibili dira orain arte, hasteko errazen duten gunea delako, «eskuragarriagoa». Baina, Gaztelumendin sartuko dira gero, eta zonaka egin beharko dute inguru hori. Mendi horren inguruan, bertan oraindik oso begi bistan dagoen monolitoa aipatu du larrabetzuarrak. Erresistentziaren ikur den nido de ametralladoras izenekoaren ondoan, «justu horri begira, Bizkargira begira, sartu ziren tokitik frankisten garaipenari gorazarre egiten dion monolitoa dago oraindik».

Historia kontatzea tokatzen zaigu

«Erreferentzia izan dugu, baina historia kontatzea tokatzen zaigu», esan du Larrabek esku artean duten erronkaz. «Argi dagoena da Gaztelumendikoa hormigoia dela, ikusten dena, baina lubakiak eta lurpean dagoena atera nahi dugu», zehaztu zuen.

Inguruko basoetan gertatu zena urteetan gogoan gorde dute herritarrek; herriko elkarte batek bultzatuta, hainbat ekimen egin izan dute orain arte memoria bizirik mantentzeko, eta etxeetan oraindik bildu ez den informazio zabala egon daitekeela uste du Larrabek. «Herritarrek esaten dizute ez dakit non fosa edo hobi bat dagoela», baina beste lan bat falta da: adineko jendearen artean egon daitezkeen testigantza horiek guztiak biltzea.

«Ez gara adinduengana joan galdetzera ea zer bizi izan zuten, zer dakiten edo etxean zer entzun zuten, eta hori da egin beharko genukeen lehen gauza, zeren gero eta gutxiago dira bizirik daudenak, tamalez».

Ohartu dira, bestalde, jendeak «beldurragatik eta musturrak itxi dituelako» istorio batzuk etxean gorde dituela eta familiek askotan izan dutela informazio hori baina ez dutela transmititu. Horregatik garrantzitsua da horiei «mikrofonoa ipintzea». Hori lehentasunezkoa dela nabarmendu du.

Elkarrizketaren puntu horretara helduta eta jakinda aurkikuntzen artean gorpuzkiak ere izan direla, Mendatako kasua aipatu du Karraderaneko ordezkariak. Larrabetzuko auzokide bati esker identifikatu zituzten Marmiz auzoan topatutako gorpuzkiak. Hildakoaren familiak bazekien gorpua inguru hartan zegoela eta «gurutze bat zuten ipinita». Hara joaten ziren maiz, etxekoa oroitzera. Garai hartan bertan bizi zen baserritarrak gogoratzen zuenez, Pedro Uriguen izeneko gudari zornotzarra zaurituta hara heldu eta frankistek bertan akabatu zuten. Beldurrak jota, baserritarrak berak lurperatu zuen eta han egon da hamarkadetan.

Mendatako emozioak

Joan den abuztuan bertan atera zuten lurpetik arkeologoek Otxandio batailoiko gudariaren gorpua, familiaren aurrean, herritarren eta instituzioen ordezkarien parte hartzea izan zuen ekitaldi batean. «Joan ginen eta, benetan, hantxe zegoen, bere balinak, zorroarekin… ez zuen txaparik eta orain Aranzadik frogak egin behar ditu identifikatzeko», kontatu du Larrabek, eta ez du ezkutatzen momentuan bizitako emozioa, senideak aurrean zituela, jakinda urteetan hara joaten zirela omentzera. «Zelako esker ona erakutsi zuen familiak… esperientzia itzela izan zen niretzat», aitortu du.

Bestalde, gizartean «sekulako ezjakintasuna» ikusten du gorpuen berreskurapen prozesuei dagokienez. Esan zuenez, kasu batzuetan jakin bazekiten gorpuzkiak toki zehatz batean egon zitezkeela baina prozesu guztia familiaren kargu gera daitekeela pentsatuta, erantzukizuna etxekoen bizkar gera daitekeela, istorioa etxe barruan geratzen zen; «egia janda, han daude eta listo». Horregatik, argi utzi nahi izan du larrabetzuar gazteak «erantzukizuna guztiz kolektiboa» dela eta Jaurlaritza eta Aranzadiren babesa dagoela.

Hegazkinaren arrastoaren atzetik

Bilaketak aurrera jarraitzen du, eta asteburu honetan eguraldi ona egingo duela-eta, segur asko, Whatsapp bidez geratuko dira basora itzultzeko. Ekimenak piztu duen interesa, jakin-mina… emozio askoren iturri bilakatu da eta ez litzateke harritzekoa inguruko bizilagun askok Karraderan elkarteko kideengana jotzea etxean hau edo bestea entzun dutela aipatzera, aitite-amamek ez dakit non gertatu zela ez dakit zer kontatzen zutela… eta horretaz galdetuta, Larrabek «ahoz ahokoan oso ezaguna» den gertaera ekarri du gogora, Bolunburu inguruan jazo zena. Ezaguna da «asturianoen fosa» izenez ezagutzen den bat hantxe dagoela; urtero omenaldia egiten da, baina «ez dugu topatzen».

«Beti entzun dugu eta esaten digute inguru horretan egon behar dela, baina oraingoz ezin izan dugu tokia identifikatu», esan du Larrabek. Garrantzizko aurkikuntza izango zen hori. Frontea apurtuta, faxisten erasoari aurre egin zioten hildakoak dira miliziano asturiarrak, eta Bolunburu inguruko lubaki batean lurperatu zituzten.

Duela bi urte, Larrabetzuko Udalbatzak «ohorezko herritarrak» izendatu zituen miliziano asturiarrak eta beraien omenezko monolitoa inauguratu zuten.

Bada beste testigantza bitxi bat herrian, Heinkel hegazkin alemaniar bat jausi omen zelako Larrabetzun. «Garbitzen genbiltzala, hara non agertzen zaigun baserritar bat esanez badakiela hegazkin horren hegalak non dauden, horrelako gauzak egun batean bai eta bestean ere sortzen dira», azaldu du Larrabek. Hori lokalizatzen ere saiatu beharko dute hurrengo hilabeteetan.

«Hegazkina badakigu non dagoen, baina horretarako georradar bat erabili beharko dugu, ziurtatzeko hegazkinaren aztarnak hor daudela, eta horrek aurrekontua igotzen du». Dioenaren arabera, metalak lokalizatzeko tresnarekin ibili dira «ea balinek edo txapek pitatzen zuten», baina oraingoz ez dute ezer lortu.

Herriari informatu

Aurreko astean bertan herri batzar bat egin zuten Larrabetzun ekimen honen inguruan. Herrian ezaguna da egitasmoa eta Aranzadiren, Udalaren eta Karraderanen arteko hitzarmenaz ere informatu zen, helburuak plazaratzeko, ikerketaren nondik norakoak… Akordioa udaberri aldean sinatu zen, baina ondorengo hilabeteetako lanek jakin-min handia piztu dute herrian. Larrabek dioenez, ikusita plazan biltzen zirela aitzurra eta gainontzeko makineriarekin … beharrezko ikusten zuten informazio gehiago ematea.

Gauzak horrela, orain arte egindako lan guztia azaldu zieten herritarrei, zelan ibili diren basoan bazterrak garbitzen eta konturatu ziren dimentsioari dagokionez, herritarrek ez zutela uste hain proiektu mardulean murgilduta zeudenik.

Oso harrera ona izan zuten azalpenek. Batzarrean 80 lagun inguruk hartu zuten parte, eta deialdi berriak izango dira laster helburu zehatzagoekin. Proiektuan parte hartzeko ateak zabaldu nahi dituzte eta informazio praktikoagoa eman, baina tarte bat zabaldu dute herritarrek honen guztiaren gainean hausnartzeko astia izan dezaten.

«Aurkezpen batera deitzen zaituzte, kristoren proiektu potoloarekin eta horren digestioa egin behar da», esan zuen Larrabek. Horregatik, hurrengo batzarretan lan egin nahi dutenei «ekarpena zelan egin azaldu, basolanak sistematizatu egin behar dira…» eta aseguruak egin behar dira, izango duten lanean ez dakitelako zer aurkituko duten, eta kontu handiz ibili beharko dute jakinda granadak, obusak eta gisakoak egon daitezkeela basoan. Kontu horietan heziko dituzte basora abiatu aurretik.

Abuztuan bertan jardunaldi teorikopraktikoak antolatu zituzten herrian Aranzadiren zientzialarien laguntzarekin, auzolanean basoan dabiltzan boluntarioentzat. Pako Etxebarria forentse ospetsuak berak zuzendu zuen boluntarioen lana basoan. Dauden haztarnak behatu zituzten eta proiektua definitzeko balio izan zuen asteburuko egonaldiak, lehentasunak zehaztu eta proiektuaren koordinazioa antolatzeko. Orduan erabaki zuten irailean herritarrekin batzar informatiboa egitea, egindako lana zehaztu eta hurrengo urrats berriak denon artean erabakitzeko.

Erakunde publikoen babesa

Badago, bestalde, kontuan hartu beharreko beste errealitate bat. Basoan egiten ari diren lanetan ez dabiltza beti lursail publikoetan eta hori batzuetan arazo iturri izaten da. Larrabetzun, aldiz, Larrabek azaldutakoaren arabera, «oso harrera ona» izan dute eta laguntzeko prest zeuden jabeekin topo egin dute orain arte. «Ez digute oztoporik ipini», dioenez, baina kontua da epe luzera begira kultura ibilbideak zehazteko orduan, panelak ipintzeko… horrek beste dimentsio bat hartuko duela, eta jabego pribatuekin elkarlanean aztertu eta landu beharreko gai bat izango da.

Egitasmo honetan herritarrek lana eta dedikazioa jartzen dute, Aranzadi elkarteak ekarpen zientifikoa egiteko orduan egiten duen bezala, baina badago hirugarren zutabe bat, Udala, eta alde horri dagokionez babesa «itzela» izan dela nabarmendu du Larrabek: «Inplikazioa %100ekoa izan da».

Aipatu du, halaber, Lakuako Gobernuaren laguntza ekonomikoa izan dutela, egindako eskaera onartu eta horri erantzunez. Karraderan elkarteko kideak esan duenez, azken batzarrean argi utzi zuten «hau herriaren proiektu bat» dela. Nabarmendu duenez, «Larrabetzu herriaren egitasmoa da eta babestu beharko lukete herritarren zerbitzupean, ez proiektua hipotekatu dirua lortu ahal izateko».

Udalak parte hartze zuzena du egitasmoan, baina protagonismo osoa herritarrengan utzi nahi du Bilduren gobernu taldeak. Iñigo Gaztelu alkateak nabarmendu duenez, Udalaren ikuspuntutik, epe luzera begira «proiektu estrategiko bat da herriarentzat» eta Udalaren laguntza guztia dauka».

«Argi daukagu bultzatu beharreko ekimena» dela adierazi du Gazteluk, eta «herritarrek erakutsitako inplikazioa» laudatu zuen. Bide horretan, azaldu du Udalak «laguntza guztia» emango duela ekonomikoki eta bestelako baliabideak herri ekimenaren eskuetan jarriz. Gaztelu ere basoko lanetara hurbildu zen abuztuan, Aranzadiko adituek jardunaldi bereziak eskaini zituzten asteburu batean, bilaketa lanak sistematizatu eta herritarrei egin beharrekoaren inguruko prestakuntza emateko jardunaldietan.

Aranzadi: «potentzialitate handiko gunea da larrabetzu»

Aranzadi elkarteko idazkari nagusi Juantxo Agirre Mauleonen esanetan, Larrabetzuko egitasmoa «potentzialitate handienetako bat» da Euskal Herrian oroimenaren berreskurapenari dagokionez. «Hasierako bi baldintza oso onak ditu: Udalaren borondate politikoa eta oso aktibo eta gogotsu dabilen giza talde bat Karraderan elkartearen aurrean», azaldu du. Gaineratu du «bi oinarri horiekin» posible dela beste herrietan lantzen ari dena lantzea: «Idatzizko dokumentazioa eta ahozko testigantzak jaso eta bildu, monografiko bat atera eta dokumentazio hori herritarren esku jartzea, hori guztia metodologiarekin egina». Izan ere, hitzarmen esparru bat sinatu dute, eta horren barruan lan egiten ari dira Udala, Aranzadi eta Karraderan elkartea.

«Hiru hanka horiekin, ikuspegi anitz horrekin, Larrabetzu erreferente bihurtu behar dugu, oroimena berreskuratzeko zientziaren begitik eta herriaren parte hartzearekin», nabarmendu du.

Larrabetzun ager daitekeena, gainera, ez da edonolakoa eta hori ere oso presente du Aranzadik. Agirre Mauleonek dioenez, «oso aparteko aztarnak» daude inguru honetan beste herri batzuekin alderatuta. Altxamendu frankistaren aurkako erresistentziaren gune bat izanik, lubakiak, bunkerrak, gatazkaren aztarnak kontserbatu dira, baita horrekin lotutako metalezko objektuak ere, «baina potentzialitate handiarekin» agertuko dira «erresistentzia horretan desagertutako pertsonen gorpuak» eta «horiek aztertu, identifikatu eta herriari bueltatu» behar zaizkio. Txorierriko udalerriaren ondoan, Lemoatx inguruan, egiten ari diren lanak aipatu zituen, han ere aztarna ugari dagoelako.

Aranzadiko arkeologoak bereziki aipatu du «sekula» ez dutela ikusi ez Euskal Herrian, ezta nazioartean ere, kirol proba baten bitartez oroimena berreskuratzen duen hau bezalako ekimenik. «Adierazgarria da» erakusten duelako «zer nolako gogoa eta iniziatiba dagoen», azaldu du

 

 

DEIA: “El Cinturón de Hierro se ensancha en Larrabetzu” #LARRABETZU

Kaixo.

Gaurko DEIAn.

tmp_22893-20150822_1035041776778590

LAS zonas cercanas a Larrabetzu están llenas de historia. Las trincheras surcan las faldas de los montes como si se trataran de cicatrices, heridas de una época oscura y llena de muerte, en la que la Guerra Civil transformó completamente la orografía vasca y tuvo un gran impacto en la localidad larrabetzuarra, uno de los puntos claves del Cinturón de Hierro. Búnkeres, cuevas, materiales utilizados en la guerra… están escondidos por el lugar, tapados por la naturaleza, que nunca para de avanzar, ocultando lo que ocurrió durante la batalla. Con la intención de que todo esto no quede en el olvido, la asociación Karraderan, en colaboración con Aranzadi, el Ayuntamiento de Larrabetzu y el Gobierno vasco, trabaja para poder sacar a la luz todo esto y hasta ahora su dura labor ha tenido resultado, llegando a encontrar desde balas hasta los restos humanos que se hallaron el pasado mes de agosto en Mendata y que pudieron pertenecer a Pedro Uriguen Pereda, de Amorebieta, gudari del batallón de Otxandiano.

Larrabetzu es una de las partes más importantes dentro de la historia del Cinturón de Hierro. El sistema de fortificación ideado por el Gobierno vasco y compuesto por una red de trincheras, túneles y búnkeres que ocupaban toda la costa y los montes cercanos a Bilbao, estaba destinado a proteger a la capital vizcaina del asedio de los fascistas. Sin embargo, pese a los esfuerzos económicos y los recursos invertidos, las tropas dirigidas por el general Mola consiguieron romper el cerco en Gaztelumendi, monte situado en Larrabetzu y la zona más débil del frente de defensa. Años más tarde, los restos de esa cruel batalla se mantienen enterrados a escasos metros bajo tierra y ahora, gracias a Karraderan la gente tiene más detalles de lo que ocurrió. Una zona marcada por la guerra y diferente al resto. “No hay nada de estas características en ninguna parte de Euskal Herria. Las cuevas, las galerías… son una exageración. Cada día que salimos al monte a buscar, volvemos encontrando alguna cosa nueva”, explica Roberto Bertol, presidente de la asociación.

Inicio inesperado La iniciativa de Karraderan comenzó casi de casualidad. La asociación nació con el propósito de hacer una carrera de montaña, una prueba que fuera diferente al resto y para ello usaron el reclamo del Cinturón de Hierro. Pero a la hora de hacer el circuito empezaron a encontrarse cosas inesperadas. Pequeños tesoros de la historia. “Iker Amarika me llamó un día para hacer una carrera de monte y ahora mira dónde estamos, la que hemos liado”, afirma Bertol. Estos descubrimientos fueron la semilla de una idea que ha movilizado a todo el pueblo: diseñar dos circuitos para que la gente pueda conocer mejor la zona. El primero de ellos de dos kilómetros y destinado a las personas que vengan con niños o que sean mayores, mientras, también están elaborando otro de nueve en el que se puede ver la zona con más profundidad. “Nuestra idea es limpiar los recorridos y señalizarlos bien para que el que esté interesado pueda acudir a conocer mejor la zona y lo que ocurrió aquí”, detalla el presidente de la asociación larrabetzuarra. Ahora, con la carrera asentada, celebrará su tercera edición el próximo 12 de marzo, los esfuerzos de los trabajadores de este proyecto están centrados en preparar el terreno y seguir con una búsqueda que no para de sorprenderles: “La primera vez que venimos a ver el circuito fue impresionante. Nos encontramos el primer día con veinte balas, eso para nosotros era acojonante. Acto seguido, al de tres días, una hebilla de gudari. Luego, sacamos un cráneo, un plato y un cubo. Entonces fue cuando decidimos llamar a Aranzadi al ver que todo esto empezaba a ser algo muy serio”.

Ayuda de baserritarras Con todo, para Karraderan es muy importante tener el apoyo de los baserritarras de la zona y por eso no trabajan sin tener la aprobación de los propietarios de los terrenos. “El trato con la gente de aquí ha sido muy bueno. Son terrenos particulares que están abandonados y muchos no nos ponen problemas, todo lo contrario. Pero también hay gente muy cerrada, que no quiere que venga nadie y no se puede hacer nada”, declara Bertol. Una colaboración entre los vecinos que la asociación quiere agradecer con las herramientas que ellos tienen disponibles: “Nosotros no queremos que nos den y nada más. Como agradecimiento les ofrecemos nuestra ayuda para lo que haga falta: desbrozar, arreglar alguna valla, si tienen problemas con el ganado… ahí estaremos”. Todo ello para el beneficio de Larrabetzu, para lograr “riqueza”, un proyecto del pueblo para el pueblo. “Hasta ahora la respuesta del público ha sido muy buena, la gente nos está animando y quieren participar, pero ha sido todo muy rápido. Desde Karraderan hemos abierto la puerta y ahora lo que queremos es contar con la ayuda del pueblo, de toda la gente y de todos los partidos políticos. Unir a todo el mundo”, añade Bertol.

La tarea sobre el terreno de Karraderan y Aranzadi no ha sido sencilla. Muchas horas de trabajo en condiciones desfavorables, desde tardes calurosas con el sol pegando sin parar, hasta temporales de nieve azotando el monte. “Estamos doce en el grupo. Son gente joven, pero muy preparada. Están motivadísimos porque desde el primer momento han entendido cual es la idea y han invertido mucho tiempo en este proyecto; con los sacrificios que conlleva, porque al final todos tenemos nuestro trabajo y familia”, relata Bertol. Una expedición que hasta ahora nadie había llevado a cabo debido a les heridas causadas por la guerra, demasiado recientes en la memoria. “Es entendible ya que la gente ha vivido una época muy dura en Euskal Herria. Aun así, aquí hay mucho sentimiento por lo que pasó en estas montañas y el pueblo ve este proyecto como algo importante”, apostilla el presidente de Karraderan, que busca hacer de Larrabetzu un lugar importante dentro de la memoria histórica y que lo ocurrido no caiga en el olvido. Por eso, cada semana Karraderan saldrá al monte en busca de nuevos vestigios y pruebas de un tiempo oscuro al que le quieren dar luz.

 

Karraderan 2015-larrabetzutik.org #larrabetzu

Kaixo.

ZORIONAK KARRADERAN!.

Zorionak antolatzaileei eta laguntzaile guztieei!. Benetan kriston lana eginda eta dena ondo egon da. Eguraldia kontra jarri zan, baina benetan polita izan zela eguna!

HEMEN IKUSI SAILKAPENA

FACEBOOKen argazki asko eta komentario asko, denak ONAK, ikusi ahal dozuez.

Elmundodeportivon.
image

Beste alde batetik, larrabetzutik.org-ek atzo 1.080 bisitia euki zuen.

ESKERRIK ASKO!

KARRADERAN

Martzoan bisita kopurua gora egin dau.

Gracias a todos y todas. Este mes han subido las visitas y tenemos una media de 500 visitas diarias. Ayer, y gracias al fenómeno de KARRADERAN, tuvimos 1.080 visitas y hoy va en camino de llegar a las 1.000. Gracias!